Tórshavn Tórshavn Thorshavn | ||
---|---|---|
herria | ||
Administrazioa | ||
Region of the Faroe Islands | Streymoy | |
Municipality of the Faroe Islands | Tórshavn Municipality | |
Izen ofiziala | Tórshavn Thorshavn | |
Jatorrizko izena | Tórshavn Thorshavn | |
Posta kodea | FO 100 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 62°00′N 6°47′W / 62°N 6.78°W | |
Azalera | 117 km² | |
Altuera | 24 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 13.326 (2019ko urtarrilaren 1a) 203 (2018) | |
Dentsitatea | 113,9 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | X. mendea | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Asker, Garðabær, Reykjavik, Mariehamn, Birkerød Municipality (en) , Riolunato, Jakobstad, Kopenhage, Helsinki, Nuuk, Oslo eta Stockholm udalerria | |
torshavn.fo |
Tórshavn (danieraz Thorshavn) Faroe uharteetako hiriburua eta hiri handiena da. Streymoy uhartearen ekialdean dago. Hiriaren populazioa 12.582 biztanlekoa da baina metropoli eremua 19.000raino iristen da.
Danierazko Thorshavn izenak Thor eskandinaviar mitologiako jainkoa eta havn kaia lotzen ditu, "Thorren kaia" esan nahiko du, beraz. Armarrian bertan ere Thorren sinbolo Mjölnir mailua ageri da. Hala ere, badirudi uhartera iritsi zen Thor izeneko norbaitek izena eman ziola.
Tinganes penintsulan ezarri zen lehen finkalekua. Mendebalderantz bi muinok inguratzen dute herria, iparraldean Húsareyn (347 m) eta hegoaldean, Kirkjubøreyn (350 m).
Datu klimatikoak (Tórshavn, 1961-1990) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.3 | 5.5 | 5.9 | 7.2 | 9.1 | 11.3 | 12.5 | 12.8 | 11.2 | 9.4 | 6.7 | 5.8 | 8.6 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.4 | 3.6 | 3.8 | 4.9 | 6.9 | 9.0 | 10.3 | 10.6 | 9.1 | 7.5 | 4.8 | 3.8 | 6.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.2 | 1.5 | 1.5 | 2.6 | 4.8 | 7.0 | 8.3 | 8.5 | 7.1 | 5.4 | 2.7 | 1.6 | 4.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 153 | 113 | 137 | 93 | 72 | 67 | 81 | 88 | 142 | 177 | 143 | 171 | 1437 |
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 22 | 17 | 21 | 16 | 13 | 12 | 13 | 13 | 18 | 22 | 21 | 22 | 210 |
Eguzki orduak | 14 | 36 | 71 | 106 | 124 | 125 | 111 | 98 | 80 | 49 | 20 | 7 | 841 |
Hezetasuna (%) | 90 | 89 | 89 | 87 | 88 | 88 | 90 | 90 | 90 | 90 | 89 | 90 | 89.2 |
Iturria: NOAA |
Thorshavn izen paganoak adierazten du X. mendea baino lehenago sortua izan zela, kristautasuna uharteetara iritsi aurretik.
Faroetako (Færeyinga Saga) sagak kontatzen duenaren arabera, Harald I.a norvegiar tiranoarengandik ihesi, irla haietara iritsi zirenek sortu zuten Tórshavn 825ean: ting deritzan parlamentua eratu zutela aditzera ematen du Tinganes penintsularen izenak, baina ez dago horren aztarnarik, izena baino ez.
Bikingoen Aroa 1035ean bukatu bazen ere hurrengo urteetanfinkalekuuaren inguruan merkatatitza herria eratuz joan zen. XII. mendean Norvegia eta Faroe uharteen arteko merkataritza Bergenek kontrolatzen bazuen ere, 1271eko agiri batek Tórshavnek bere merkataritzaren monopolioa lortu zuen.
1580an piraten erasoak jasan izanaren ondorioz Skansin gotorlekua eraiki zen Tinganes penintsulan eta herria ekialdera eta mendebaldera zabalduz joan zen. 1709an izurriteak jo zuen Thorshavn eta ia populazio guztia galdu zen, 300 biztanetatik 250 hil baitziren. Niels Rybergen agindutara Tórshavn errekuperatzen hasi zen eta 1788.an katedrala ere eraiki zuten. 1856.an merkatua askatu eta munduarekin harremanak izaten hasi zen. Landa eremuak alokatzeko aukera izan zuen jendeak eta nahi izanez gero erostekoa ere bai. Honek jendea erakarri zuen eta populazioa nabarmen igo zen. Azkenik 1866. urtean udaletxea sortu eta Faroe uhartetako hiriburu bihurtu zen.
1909an Danimarkako merkatal hiri izendatu zuen gobernuak. XX. mendeko 20ko hamarkadan eraikitako kaiak bultzada handia eman zion hiriko merkataritzari, itsasontzi handiagoak bertara baitzitezkeen.
Udalerriak 19.339 biztanle ditu, haietatik 12.582 Tórshavn bertan, Hoyvík-en 3.600 eta Argir-en 2.000 inguru.
Smyril Line konpainiak ferry bidez lotzen du Tórshavn Islandia eta Danimarkarekin. Heliportu bat ere badu.
Futbola da Faroetako kirol nagusia. HB Tórshavn da Faroetako Liga gehien eskuratu dituen taldea, 22, eta B36 Tórshavnek beste 9 lortu ditu. Bertan dago Tórsvøllur futbol zelai nazionala, 6.000 ikusle hartzen dituena.
Eskubaloia eta arraunketa ere kirol arrakastatsuak dira.