The Color of Money (euskaraz Diruaren Kolorea) 1986ko Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Walter Tevis idazlearen izenburu berdineko The Color of Money eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Tom Cruise eta Mary Elizabeth Mastrantonio aktoreek antzeztu zuten.
Tevisen The Hustler eleberriko istorioaren jarraipena da, haren 1961ko film egokitzapenean ere Paul Newmanek paper berdina antzeztu zuelarik.
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Paul Newman) irabazi zuen.
Eddie Felson (Paul Newman) ezizenez "Fast Eddie", gangster batzuen presioen ondorioz erretiroa hartu duen billar jokalari zaharra da. Vincent (Tom Cruise) talentudun billar jokalari gaztea ezagutu, bera gaztea zenako garaiak oroitarazi dizkiolarik. Eddiek Vinceti billarraren sekretuak irakatsi eta joko horretako profesionala bilakatzen lagunduko dio. Zakantza batzuren ondoren, Vincentek Eddieren eskeintza onartu eta Eddiek Vincent eta haren neskalaguna den Carmen (Mary Elizabeth Mastrantonio) herrialde osoko billar jokalekuetan zehar eramango ditu. Era berean, Vincentek harropuzkerietan jarduteko joeraren ondorioz diru ugari galdu ohi du. Amaieran, billar txapelketa nagusian Vincentek Eddieri lezio bikaina emango dio.