The Sixth Sense (euskaraz Seigarren Zentzumena) 1999ko M. Night Shyamalan indiar zinema zuzendariaren suspensezko filma da. Estrenatu zenean, ikusle eta kritika arrakasta handia izan zuen.
Cole Sear (Haley Joel Osment) bederatzi urteko mutikoa da, sekretu batek izututa bizi dena: hildakoak ikusten ditu, batzuetan modu oldarkorrean aurre egiten diotela. Bere ahalmen horrek jendeari irekitzea eragozten dionez, Malcolm Crowe (Bruce Willis) haur-psikiatraren kontsultara doa, arazoa konpontzeko. Biak ere beren ahalmenaren jatorria topatzen saiatu dira, azken amaiera harrigarrira iritsi arte...