Txernivtsiko oblasta Чернівецька область Regiunea Cernăuţi | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Txernivtsi |
Geografia | |
Azalera | 8097 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 904823 biztanle (2008) |
Dentsitatea | 111,7 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.oda.cv.ua/ |
Txernivtsiko oblasta (ukraineraz: Чернівецька область, translit. Chernivets’ka oblast’, errumanieraz: Regiunea Cernăuţi) Ukrainako hego-mendebaldeko oblasta da. Mendebalde eta iparraldean Ivano-Frankivskeko oblastarekin du muga, iparraldean Ternopil eta Khmelnytskyko oblastekin, ekialdean Vinnytsiako oblastarekin, hego-ekialdean Moldaviarekin eta hegoaldean Errumaniarekin. Bukovina herrialde historikoaren zati da. 8.097 km²ko azalera du eta 2008an 904.823 biztanle zituen.
Paisaian Karpato mendiak eta Dniester eta Prut ibaien artean dauden basoak nabarmentzen dira. Hamaika raionek eta bi hiri subordinatuk antolatzen dute oblasta. 2001eko erroldaren arabera, biztanleen %7 5 ukrainarrak dira jatorriz, % 12,5 errumaniarrak, % 7,3 moldaviarrak eta % 4,1 errusiarrak. Banaketa hori bera dute oblast honetako hizkuntzek.
Lurraldea 1940. urtean eratu zuten sobietarrek Errumaniako lur batzuk hartu zituztenean. Txernivtsi 1991. urtean sartu zen berriki independizatutako Ukrainako mugen barruan.
Txernivtsiko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria)