UNESCO | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | UNESCO eta ONUÉSC | |
Mota | Nazio Batuen agentzia espezializatua, nazioarteko erakundea, gobernu arteko erakundea eta erakundea | |
Jarduera | ||
Kidetza | Global Citizen Science Partnership (en) | |
Kide kopurua | 193 (2019) | |
Eskumendekoak | ||
Negozio dibisioak | UNESCO office United States (en) , UNESCO office Qatar (en) , UNESCO office Netherlands (en) , UNESCO office Egypt (en) eta UNESCO office Afghanistan (en) | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Audrey Azoulay | |
Egoitza nagusi (1958–) | ||
Jabea | Nazio Batuen Erakundea | |
Zeren jabe | ||
Historia | ||
Sorrera | 1945eko azaroaren 16a | |
Ordezkatzen du | International Committee on Intellectual Cooperation (en) | |
Jasotako sariak | Peabody Awards (1958) | |
webgune ofiziala |
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea edo UNESCO (ingelesez: United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization) hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen erakundea da.
1945eko azaroaren 16an sortu zuten Londresen. Munduko herrialde behartsuetan ikastetxeak egiten laguntzen du, baita liburuak argitaratu eta literatura eta hizkuntza gutxituak sustatu ere. Egungo presidentea Audrey Azoulay frantziarra da.
UNESCOren helburua bakea eta segurtasuna da lortzea hezkuntza, zientzia eta kulturaren bidez. Esan bezala, erakundeak herrien garapena lortu nahi du baliabide natural eta kulturaren bidez. Munduko herriak modernizatu eta aurreratzea haren xedea da, baina kulturaren aniztasuna eta nortasuna galdu gabe. Erakundeak lan handia egiten du herriak alfabetatzen: hartarako, eskolak eraikitzen ditu, baita irakasleak trebatu ere.
UNESCOren helburu nagusiak, laburbilduta, hauek dira:
Lan handiena Afrikan egiten du.
UNESCOren jatorria 1921eko irailaren 19ra jarraitu daiteke, non Nazioen Ligaren Batzarrak nazioarteko kooperazio intelektuala garatuko zuen komisio baten aukeraketa eskatu zuen. Kooperazio intelektual horren barnean hezkuntza hitza azaltzen ez den arren, alor garratzitsuenetakoa da; garapen kultural eta zientifikoaz gain.
Eskakizunaren erantzun moduan, 1922ko urtarrilaren 4an, Kooperazio Intelektualaren Nazioarteko Batzordea (International Committee on Intellectual Cooperation, ICIC) eratu zen. Kontsulta-erakunde hau Nazioen Ligaren komisioa zen, Mendebaldeko Europa inguruan garatua. Erakundearen zuzendarietako batzuk Henri Bergson (1922-1925), H. A. Lorentz (1925-1928) eta Gilbert Murray (1928-1939) izan ziren; beste partaide aipagarri batzuk Albert Einstein, Marie Curie, Robert A. Millikan, eta Gonzague de Reynold izanik. Hurrenez, ICICaren erakunde betearazle bezala Kooperazio Intelektualerako Nazioarteko Institutua (International Institute for Intellectual Cooperation, IIIC) eratu zen 1924ko irailean, Parisen. Halaber, II. Mundu Gerrak erakundeen lana eten zuen.
Organizazio pribatu eta garaikideen artean, 1925eko abenduan Nazioarteko Hezkuntza Bulegoa (International Bureau of Education, IBE) sortu zen. Gonernuz Kanpoko Erakunde (GKE) bezala jardun dute nazioarteko hezkuntza ahaleginak bultzatzen beren sorkuntzatik, 1952an komisio bateratua eratu eta 2021. urtean UNESCOren parte bilakatu zirelarik.
Idazkaritza UNESCO erakundearen arlo betearazlea da. Zuzenari-Generalak eta honek hautaturiko Staff edo pertsonalak osatzen dute. Pertsonala, Zerbitzu profesional eta Zerbitzu Generalen kategoriatan sailkatzen da; orohar, 700 langileetara heltzen delarik, erakundearen mundu osoko 53 ofizinetan banatuak.
UNESCOko zuzendariak, gaur egun lau urteko termino baten ostean elekzio bidez bozkatzen dira Konferentzia Generalean. Hasiera batean terminoak 6 urtekoak ziren bitartean. UNESCOko zuzendari-generalen zerrenda:
Izenak | Jatorria | Datak |
---|---|---|
Julian Huxley | ( Erresuma Batua) | 1946-1948 |
Jaimes Torres Bodet | ( Mexiko) | 1948-1952 |
John W. Taylor | ( AEB) | 1952-1953 |
Luther H. Evans | ( AEB) | 1953-1958 |
Vittorino Veronese | ( Italia) | 1958-1961 |
René Maheu | ( Frantzia) | 1961-1974 |
Amadou Mahtar M'Bow | ( Senegal) | 1974-1987 |
Federico Mayor Zaragoza | ( Espainia) | 1987-1999 |
Koichiro Matsuura | ( Japonia) | 1999-2009 |
Irina Bokova | ( Bulgaria) | 2009-2017 |
Audrey Azoulay | ( Frantzia) | 2017- |
Terminoa | I. Taldea
(9 leku) |
II. Taldea
(7 leku) |
III. Taldea
(10 leku) |
IV. Taldea
(12 leku) |
V.a. Taldea
(13 leku) |
V.b. Taldea
(7 leku) |
---|---|---|---|---|---|---|
2012–2015 | Austria | Txekia | ]
] |
]]
] ] ] |
Angola | Jordania |
2014–2017 | Alemania | Albania | Argentina | Bangladesh India | Txad | Aljeria |
2017–2019 | Frantzia | Lituania | Brasil | India | Kamerun | Libano |
2019–2023 | Frantzia | Hungaria | Argentina | Afganistan | Benin | Saudi Arabia |
Azken datuen arabera, 2022ko ekainean, UNESCOk 193 estatu parte-hartzaile eta 11 estatu erlazionatu ditu.
UNESCO 322 nazioarteko gobernuz kanpoko erakunderekin (GKE) erlazionaturik dago: