Uxanka

Uxanka
kapela
Jatorrizko herrialdeaErrusia
Honen partejantzi tradizional

Uxanka (errusieraz: уша́нкаtranslit.: Uxanka, ʊˈʂankə ahoskatua) errusiar txano bat da, larruz egina, papar-hegalak dituena. Papar-hegalak txanoaren gailurrari lotu ahal zaizkio, edo kokotsari eutsi, belarriak, masailezurra eta kokotsaren behealdea hotzetik babesteko. Hegalak tolestea eta buruaren atzean lotzea («eski-estiloa» deitzen dena) alternatiba bat da; horrek babes gutxiago eskaintzen du elementuen aurka, baina ikuspen askoz handiagoa, funtsezkoa abiadura handiko eskiarentzat. Ilaje trinkoak ere nolabaiteko babesa eskaintzen du buruko inpaktu sendoen aurka.

Txano hau Baltiko osoan ere erabiltzen da, Suedia eta Finlandia barne. Armada Gorriaren uniformean bere presentzia iraunkorra izan du. Edonola ere, uxanka, Errusiarekin identifikatu den buruko jantzi bat da, "errusiar txanoa" deitzera iritsiz.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Zaloga, Steven. (1989). Red Army of the Great Patriotic War 1941–5. Osprey Publishing, 43 or. ISBN 0-85045-939-7..[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak