Veracruz | |
---|---|
Administrazioa | |
Herrialdea | Mexiko |
Hiriburua | Xalapa |
Gobernadorea | Miguel Ángel Yunes Linares (PAN) |
Laburdura | Ver. |
Diputatuak | 30 |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°26′05″N 96°22′59″W / 19.4347°N 96.3831°W |
Azalera | 71.820 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 7.643.194 biztanle (2010) |
Dentsitatea | 106.42 bizt/km² |
www.veracruz.gob.mx |
Veracruz, ofizialki Veracruz de Ignacio de la Llave, Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen erdi-ekialdean dagoena. Iparraldean Tamaulipasekin du muga, hegoaldean Oaxaca eta Chiapasekin, ekialdean Mexikoko golkoarekin, hego-ekialdean Tabascorekin eta mendebaldean San Luis Potosí, Hidalgo eta Pueblarekin. 71.820 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2010ean 7.643.194 biztanle zituen. Mexikoko estaturik jendetsuena da. Hiriburua Xalapa da, nahiz eta hiri handiena Veracruz izan.
Mexikoko golkoko kostaldeko ordokiak hartzen du lurralde gehiena, baina oso mendi garaiak ditu erdialdeko mendebaldean. Bertan dago Orizaba sumendia (5.700 metro), Mexikoko mendirik garaiena. Klima tropikal hezea du (20-25 °C).
Espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean lurraldeko jatorrizko biztanleak —totonekak eta huastekak— azteken mendean bizi ziren. Independentziako gerraren ondoren, 1824an, estatu bihurtu zen.
Nekazaritza (azukre kanabera, arroza, artoa, fruitu arbolak, lekadunak, tabakoa, kafea, kotoia), abere hazkuntza, arrantza eta, batez ere, industria (petrolio findegiak, arrain kontserba, basogintza, kimika industria, altzairugintza, metalurgia, ehungintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Arkeologia aztarnategi garrantzitsuak daude. El Tajin eta Tlacotalpan Gizateriaren ondare izendaturik daude.
Mexikoko Estatuak | ||
---|---|---|
|