Watasidak لوطاسيون - al-waṭṭāsīyūn ⵉⵡⴻⵟⵟⴰⵙⴻⵏ - Iweṭṭāsen | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1472 – 1554 | |||||||
Monarkia | |||||||
Watasiden sultanerria (gorri ilunez) eta bere basailuak (gorri argiz) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Fez | ||||||
Kultura | |||||||
Erlijioa | islam Sunita | ||||||
Historia | |||||||
|
Watasiden dinastia (amazigeraz: ⵉⵡⴻⵟⵟⴰⵙⴻⵏ, Iweṭṭasen, arabieraz: الوطاسيون, al-waṭṭāsīyūn) XV. eta XVI. mendeen artean Maroko gobernatu zuen zenata berbere leinua izan zen.
Marindarrek 1465eko Marokoko matxinadan boterea galdu zuten eta 1472an watasidek ordezkatuak izan ziren. Familia biak loturik zeuden eta marindarrek hainbat bisir watasida izan zituzten.
Abu Abd Allah al-Sheikh Muhammad ibn Yahya al-Mahdi lehendabiziko wattasidar sultana izan zen. Iparraldeko Maroko baino ez zuen gobernatzen, hegoaldea zenbait printzerritan banatuta zegoelako. 1554an, Tadlako guduan, Tagmaderteko saadiek menderatuak izan ziren.