Wuwei | |
---|---|
Prefektura mailako hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Gansu |
Izen ofiziala | 武威市 武威地区 武威专区 |
Posta kodea | 733000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°55′40″N 102°37′58″E / 37.92781°N 102.63286°E |
Azalera | 32347.09 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.815.059 (2010) |
Dentsitatea | 56,11 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 86 935 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
Hiri senidetuak | Laredo |
Matrikula | 甘F |
ww.gansu.gov.cn |
Wuwei (txinera sinplifikatuz: 武威; pinyinez: Wŭwēi), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 1.800.000 biztanle inguru dauzka eta 33.000 kilometro karratuko azalera.
Antzina Liangzhou (涼州) izena izan zuen, eta gaur egun ere hiriaren erdigunea osatzen duen barrutiak izen zaharra mantentzen du.
Duela 5.000 urte hasi zen eremua populatzen. Berehala bihurtu zen toki estratejikoa, izan ere Hexi korridorearen ekialdeko muturra baitzen. Tibeteko goi-lautada eta Gobi basamortuaren arteko oasiez osaturiko korridorea izan zen hau. K.a. II mendean Han dinastiaren probintzia-hiriburu garrantzitsua izan zen. K.a. 121 urtean Wudi enperadoreak bere zalditeria osoa ekarri zuen Xiongnu nomaden aurrean hiria babesteko eta borrokan garaipena eskuratu zuenean Hexi korridore osoa konkistatu zuen.
Hurrengo mendeetan Zetaren Bidearen iparraldeko adarra bihurtu zen Hexi korridorea eta horri esker etnia eta kultura ugariren elkargune bilakatu zen Wuwei. Honen erakusle dira hiriaren inguruan eraikitako tenplu eta leize budistak.
Hiru goi-lautadaren erdian dago Wuwei; Tibetarra, Loess eta Mongoliarraren artean hain zuzen ere. 1.020 eta 4.874 metro arteko altuerak hartzen ditu, toki garaienak hegoaldean daude. Eremu guztiak 33.000 km2-ko azalera du.
Klima hotza eta lehorra da, baina udan 45 °C-tako tenperaturak gainditzea posible da.
Datu klimatikoak (Wuwei (1971−2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 0.0 | 3.3 | 9.6 | 17.8 | 22.9 | 26.5 | 28.9 | 27.6 | 22.4 | 15.9 | 8.1 | 1.9 | 15.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −13.8 | −10.2 | −3.8 | 3.0 | 8.0 | 11.6 | 14.2 | 13.7 | 8.8 | 1.6 | −5.6 | −11.3 | 1.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 1.4 | 2.3 | 6.1 | 7.9 | 15.8 | 28.4 | 30.2 | 34.0 | 24.1 | 10.8 | 3.6 | 1.2 | 165.8 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 2.1 | 2.6 | 3.6 | 4.1 | 5.9 | 8.2 | 9.6 | 9.8 | 7.7 | 4.4 | 1.6 | 1.8 | 61.4 |
Iturria: Weather China |
Hiriaren erdigunean 509.600 biztanle bizi dira eta prefektura osoan 1.815.054 (2010ko erroldaren arabera). Etnia nagusia Han bada ere, guztira 38 etnia desberdin daude Wuwei-en, tartean mongolak eta tibetarrak.
Wuweiko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza da. Meloiak, barazkiak eta ardoa ekoizten dira. Nekazaritza ekologikoak indar handia hartu du azkenaldian. Abeltzaintzak ere bere garrantzia badu.
Industriari dagokionez ehungintza, metalurgia eta eraikuntza materialen ekoizpena dira aipatzekoak.
Gansu probintziako udalerriak | ||
---|---|---|
Baiyin • Dingxi • Gannan • Jiayuguan • Jinchang • Jiuquan • Lanzhou • Linxia • Longnan • Pingliang • Qingyang • Tianshui • Wuwei • Zhangye |