Xabier Arregi Iparragirre (Zubieta, Donostia, 1964) Informatikaria, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta politikaria da. Informatika Fakultatean lan egiten du 1988tik. Euskararen prozesamendu automatikoan ikertzen duen Ixa Taldeko kidea izan da taldea sortu zenetik eta horren koordinatzailea da gaur egun. 2015-2019 urte bitartean Usurbilgo alkatea izan zen, aurretik Donostia eta Usurbilen artean banatzen den Zubietako alkate pedaneoa ere izan zen.
Ikasketak
1987an lortu zuen Informatikako lizentziatura, eta 1995ean Informatikako doktore titulua, biak Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean. Tesian itzulpenean laguntzeko hiztegi-sistema eleanitz aurreratu bat diseinatu zuen.
Irakaslea
Irakasle kontratatua da unibertsitatean da. Euskara unibertsitatean sartzeko prozesuaren barruan hainbat irakasgai irakatsi ditu euskaraz, eta horien artean ekarpen handiena egin zuen Programazioaren Metodologia I (93/94) eta Programazioaren Metodologia II (91/92) irakasgaiak euskaratzen.
Informatikako programen egiaztapen_formala eta logika_konputazionala bezalako kontzeptuak euskaraz lantzen aitzindaria izan zen.Software-industriak zeharo fidagarriak diren aplikazioak garatzera jo behar du. Software-garatzaileak erremintak eta teknikak behar ditu aplikazio erabat fidagarriak garatu ahal izateko. Gaur egun egon badaude errorerik gabeko softwarea sortu ahal izateko ezagutza, metodo eta teknologiak. Horren erakusgarri da, adibidez, Parisko garraio-sarearen kontrolerako softwarea; azken 10-15 urteetan ia-ia ez da egon software-akatsen ondorioz sortutako istripu larririk.
Unibertsitateko graduen mailatik harantzago, hizkuntza-teknologian profesional adituak eta doktoreak hezteko eragilea ere izan da bere tesia bukatu zuenetik, hasieran gai hori lantzen zuten doktorego-ikastaro espezifikoak ematen. Gero 2001 eta 2006 urteen artean UEU eta EHUren artean sortu zuten Hizkuntza eta Teknologia (HIZTEK) berezko tiltuluko irakaslea izan zen, baita 2006tik aurrera Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua master ofizialean ere. 2001ean hasi zen heziketa-lerro honetan 150 aditu sortu dira. Gaur egun Hizkuntza Teknologia lan-eremua dinamizatzen ari diren informatikari eta hizkuntzalari gehienak hortik atera dira. Masterrean, hizkuntzaren prozesamenduan ezinbestekoak diren bi arloak uztartzen dira: teknologia, batetik, eta hizkuntzalaritza, bestetik. Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktorego-programan guztira 55 tesi irakurri dira euskaraz lerro honetan 1988tik, eta azkenaldian 20 tesi aurkeztu zire 2012-2017 urteetan.
Unibertsitateko kudeatzailea eta antolatzailea
Ibilbide luzea egin du unibertsitate-kudeaketan. UPV/EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izan zen 1992 eta 1996 urteen artean, eta Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saileko zuzendaria 2013tik 2015era. Ixa taldeko sortzaileetako bat izan zen eta taldearen koordinatzailea 2019tik. Fakultateko Batzarreko kidea eta hainbat kudeaketa-batzordetan ere parte hartu du luzaro.
ELEKA SL enpresaren sorrera bultzatu zuen; enpresa hori spin-off gisa sortu zen 2002an, UPV/EHUko IXA taldearen eta Elhuyar Fundazioaren arteko lankidetzaren ondorioz.
Ikertzailea
Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa ikertaldeko koordinatzailea da eta Hitz Zentroko ikertzailea da. Berak pertsonalki 3 doktorego-tesi zuzendu ditu eta 4 ikaslibururen egilekidea da. 100dik gora ikerketa-artikulu argitaratu ditu,informatikaren, adimen artifizialaren eta hizkuntzaren prozesamenduaren arloetan. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 40 lan baino gehiago agertzen dira.
Ikerketa-lerroak
Ugariak dira ikerlari moduan landu dituen arloak. Gehienak hizkuntzaren prozesamendu automatikoarekin eta Ixa Taldearekin lotuta badaude ere. Hauek dira bere lerro nagusiak:
Hiztegi-ezagutzaren erauzketa eta egituraketa. Oinarrizko analizatzaile linguistikoak (1990-2000) Bere tesia arlo horretan garatu zuen. Xabier Artola,Iñaki Alegria, Eneko Agirre eta Itziar Adurizen tesien inguruko gaietan ere lagundu zuen.
Informazio-bilaketa eta galderak automatikoki erantzutea (2000tik)
Produktuak
Besteak beste, egileetako bat izan da euskararen tramamendu automatikorako produktu hauen
XUXEN: Euskararako Zuzentzaile Ortografiko eta Analizatzaile Mrfologikoa
EDBL: Euskararen Datu-base Lexikala, Esanahia barik, hitz bakoitzaren propietate lexikal eta morfologikoak zehazten ditu definizio bakoitzak. Informazio hori Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta EHUkoIxa Taldearen beste tresna eta aplikazio askoren oinarri lexikala da.
1988an Informatika eta zuzenbidea izeneko ikastaro bat antolatu zuen Santiago Goñi abokatuarekin, Ibon Zipitria informatikariarekin
Informatikari Euskaldunen Bilkuretako antolatzaile izan zen hasieratik. 1996ko lehen bilkuran Eneko Agirre, Iñaki Alegria, Xabier Artola, Montse Maritxalar, eta Kepa Sarasolarekin antolatu zuen. Orduko testu editoreak, kalkulu-orriak, datu-baseak euskaraz erabiltzeri ez zegoenean, Arregik berak idatzi zituen bilkura haren hasierako helburuak, egoera etsigarri hari aurre egiteko eskatuz. Geroago hutsune horiek bete ziren, gaur egunean oso normaltzat ikusten da oinarrizko programa horiek euskaraz erabili ahal izatea, baina orduan erronka bat zen hori lortzea. Informatikari euskaldunen lehen bilkurak hutsune horren presentzia salatu zuen eta eragin zuen konponketa bat bilatze aldera.
«
Ordenadoreak, Internet, datu-baseak, editoreak... mundu berria agertzen zaigu aurrean. Makinen garaia datorkigula dirudi; kultura berria kultura bakarra? ingelesa nagusi? aurrerapenak ala atzerapausoak... Kultura ingelesa nagusi dugu mundu honetan: merkatuan topatzen ditugun produktuak, adibidez editoreak edo Interneten topatzen ditugun eztabaida-taldeak...
Beste hizkuntza batzuek ere badute beren tokia, esate baterako gaztelaniak. Baina, gure hizkuntzak etorkizunik ba al du informatika munduan? Arazo asko sortzen dira euskarazko produktu informatikoak ekoiztu nahi ditugunean: bezero gutxi, hizkuntzaren normalizazio-egoera...
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 40tik gora lan agertzen dira.
Usurbilgo alkatea (2015-2019)
2005-2019 urte bitartean, Usurbilgo alkatea izan zen, unibertsitateko lana aldi batez utzita. Aurretik Zubietako alkate pedaneoa izandakoa zen.
Kulturan oso aberatsa den Usurbil herriak urte horietan bultzada gehigarria jaso zuen alor horretan:
Jakin-UEU-Usurbil udako jardunaldia hasi zen antolatzen 2017an, Usurbilen bertan eta UEUren udako ikastaroen barruan. Harrezkero hauek izan dira hausnartzeko eta eztabaidarako jorratu dituzten gaiak: 2017an 'Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua'; 2018an 'Utopia 1968/2018. Iruditeria berrien bila' ; eta 2019an 'Maitasuna politikoa da'.
Adi Usurbil telefonorako app aplikazioko azalpenekin bisitatu daitezke Usurbileko hainbat kulturgune. 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda islatzen duen Harria Hitz Ibilbidea. Usurbilgo alderdirik esanguratsuenak ezagutzen dira: Sagardoa, sagardoari egindako monumentua; Artze anaiak, Askatasuna plazan; Tapia, muralean; Mikel Laboa, Mikel Laboa plazan; Zumeta, Zumetaren muralean; Udarregi, Udarregiren omenenezko eskulturan; eta Gizon proba, Dema Plazan. Ibilbide hori mugikorretarako aplikazio bidez egin daiteke, Usurbil dagoen Elhuyar Fundazioak egindako aplikazio horri esker.
Hizkuntza-teknologiek udaletako zerbitzuetan ekar ditzaketen laguntzak landu zituen udalak Elhuyar Fundazioarekin, itulpen-lanetan, inklusibitatean eta irisgarritasunean urratsak emate aldera.
Geratu zaizkit arantzak, eta horien artean badut bat bereziki mingarria. Artzabaletatik gora, lehen Arkaitz errekak zeharkatzen zuen Letabideko paraje eder horretan, zutik dago orain errauste-planta. Haserre naiz oso, Gipuzkoako agintariek ez gaituztelako aintzat hartu, ezta entzun ere. Haserre naiz baita ere, alderdikeriaz harago, batuta erantzutea eskatzen zuelako mamu beltz horrek. “Herri-erantzun bateratua”, horixe eskatu nuen udalean kargua hartu nuen egun berean. Alferrik, oraingoz.
»
—Xabier Arregi, 2019
Autobus publikoen eskaintza zerbitzuari eusteko ahaleginak ere egin zituen Arregik. Txirikorda proiektuan belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa sortzeko ekinbidea 2018an abiatu zen Ugartondon. Jarduera ekonomiko berriak sustatu zituen udalak garai horretan: Polo ekonomiko eta industriala, sagardoaren kultura, turismo-eskaintza, herri merkataritza, edota herriko lokal hutsen kudeaketa.
Errebotezalea eta jokalaria (1982-1993)
Txikitatik bizi izan zen Zubietako frontoi ondoan. Hamar urte zituelarik oparitu zioten xestoa eta une hartan bertan eskuan lotu eta plazan paretaren kontra hasi zen jolasten. Urte batzuk horrela pasa ondoren, 17 urterekin hasi zen errebotean jolasten. Gazteek lau-bost urte igarotzen baitituzte pilota hartzen, botatzen eta posturak ikasten errebotean hasi baino lehen.
Zubietako erreboteko jokalaria izan zen hainbat urtez, txapeldunak izatera ere heldu zirela. Enrique Abril errebote-txapelketan Zubietako 'Yoko garbi' (Joko garbi) taldea txapelduna izan zen 1989an Donibane Lohizuneko Luzean taldeari irabazita. 1991n txapeldunordea izan zen, HazparnekoNoizbait taldearekin finala galduta, eta 1992an ere kasu hartan finalean Baionako Aviron Bayonnais taldearekin jokatuta.
Errebotea sustatzearren ere lan egin zuen eta UZEIren Pilota hiztegiko egileetako bat izan zen 1994an.
Liburuak
Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala. Javier Alvez Gimenez, Xabier Arregi Iparragirre, Jose Gaintzarain Ibarmia, Paqui Lucio Carrasco, Montse Maritxalar Anglada (UEU eta UPV/EHU, 2016), EHUko Informatika Fakultateko 5 irakasleek liburu honetan software fidagarria eraikitzeko oinarrizko prestakuntza-ikastaro baterako materiala eskaintzen dute. Programazio-arloan hasi berria den edonorentzat baliagarria da.
↑Arregi Iparragirre, Xabier. (2019-06-14). Hitz batzuk, lau urteren ondoren. “Zorte onekoa izan naiz halako herri batean aritzeagatik”. Noaua aldizkaria ISSN1136-6818..