1984ko Neguko Olinpiar Jokoak, garai hartan Jugoslavia zeneko Sarajevo hirian ospatu ziren. Neguko Olinpiar Jokoen XIV. edizioa izan zen. Bertan, 1272 kirolarik parte hartu zuten, 49 herrialde, 6 kirol eta 49 probatan ordezkatuz. Joko hauetarako euren hautagaitza aurkeztu zuten beste hiri batzuk, 12 urte lehenagoko jokoen egoitza izan zen Sapporo eta Suediako Falun-Göteborg hiri bikotea izan ziren.
Postua | Estatua | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
---|---|---|---|---|---|
1 | Alemaniako Errepublika Demokratikoa | 9 | 9 | 6 | 24 |
2 | Sobietar Batasuna | 6 | 10 | 9 | 25 |
3 | AEB | 4 | 4 | 0 | 8 |
4 | Finlandia | 4 | 3 | 6 | 13 |
5 | Suedia | 4 | 2 | 2 | 8 |
6 | Norvegia | 3 | 2 | 4 | 9 |
7 | Suitza | 2 | 2 | 1 | 5 |
8 | Kanada | 2 | 1 | 1 | 4 |
Alemaniako Errepublika Federala | 2 | 1 | 1 | 4 | |
10 | Italia | 2 | 0 | 0 | 2 |
Jokoetako maskota, Vučko izan zen, otso bat, Jože Trobec esloveniar diseinatzaile eta marrazkilariak egina.
Aurrekoa 1980ko Lake Placideko Neguko Olinpiar Jokoak |
Aro Modernoko Neguko XIV. Olinpiar Jokoak 1984 |
Ondorengoa 1988ko Calgaryko Neguko Olinpiar Jokoak |