Afrikatu hobikari ahoskabeakontsonante afrikatu mota bat da. Mihiaren punta edo lepoa aho-hobian, hortzen ostean, ezarriz ahoskatzen da, aire korrontearen emaria bertan blokatuz. Afrikatu hobikari ahoskabea ez da soinu bakar bat, hots klase bat baizik. Klase honetan ezberdin hauteman eta ahoskatzen diren hots ezberdinak aurki daitezke:
Afrikatu txistukari hobikari ahoskabea –– hots zabalduena da. Hots hau lepoko-hobikaria izaten da, miharen lepoarekin ebakitzen delako. Ingelesez cats bezalako ts sekuentzietan aurki daiteke. Euskaraz, hotz, atzo edo etzi bezalako hitzetan agertzen da. Euskaraz bezala transkribatu ohi da, bere kide apikaritik bereizteko.
Afrikatu txistukari hobikari atzeratu ahoskabea. Apiko-hobikari bezala ere ezaguna da. Pertzeptualki, afrikatu irauli (erretroflexu) baten antza har dakioke. Hots hau euskaraz aurki daiteke, hots, atso edo itsusi bezalako hitzetan. Euskaraz bezala transkribatu ohi da, bere kide lepokaritik bereizteko.
Afrikatu ez-txistukari hobikari ahoskabea –– afrikatu horzkariari atzeratze diakritikoa gehituz idatz daiteke Nazioarteko Alfabeto Fonetikoaren bidez. Siziliakoitaliera estandarraren dialekto batzuen /tr/ sekuentzia horrela ahostatzen da.
Afrikatu txistukari hobikari ahoskabeak hurrengo ezaugarriak ditu:
Bere ahosmoldea afrikatu txistukaria da. Hau da, lehendabizi aire-emana geldituz eta gero mihia erabiliz airea hortzen ertz zorrotzetara bideratuz ebakitzen da, maiztasun altuko turbulentziak sortzen direla.
Afrikatu honen osagai herskaria hobikari lepokaria da. Hau da, mihiaren lepoa hobiaren aurka ezarriz artikulatzen da. Laburtze aldera, afrikatu hau usu bere osagai igurzkari txistukariari erreferentzia eginez izendatzen da.
Osagai igurzkariak hiru aldaera ezberdin izan ditzake gutxienez:
Hobikari lepokari horzkaritua (askotan "horzkari" deitua). Hau da, mihiaren lepoa goiko aurreko hortzetatik oso hurbil ezarrita artikulatzen da, mihi punta beheko aurreko hortzen atzean gelditzen da. mota honen efektu txistukaria biziki indartsua da.
Hobikari ez atzeratua. Hau da, mihi punta edo lepoa hobiaren atzekaldean ezarriz ahozkatzen da, apikari edo bizkarkari izendatzen dira, hurrenez hurren.
Hobikari atzeratua, hau da, mihi punta edo lepoa hobian ezarriz ahozkatzen da, apikari edo bizkarkari izendatzen dira, hurrenez hurren. Akustikoki edo lepokaritik hurbil dago.
Bere ahoskera ahoskabea da. Hau da, hots honen artikulazioan ahots-kordek ez dute bibratzen (ez dira mugitzen). Hizkuntza zenbaitetan ahoskordak aktiboki bereizten dira eta, ondorioz, hots hauek beti ahoskabeak direla. Beste zenbaitetan, ordea, ahoskordak erlaxaturik uzten dira, inguruko hotsen ahotsak ahostundu ditzakeela.
Kontsonante ahokaria da. Hau da, airea ahotik ateratzen da bakarrik.
Kontsonante zentrala da. Hau da aire-emaria mihiaren erdialdetik zeharkatzera bideratzen da, aldeetatik baino.
Aire-emaria birikaria da. Hau da, hotsa ahoskatzeko airea biriki eta diafragmak bultzaturik dator, hots gehienetan bezala.
Euskaraz
Euskarak bi afrikatu hobikari ahoskaberen arteko oposaketa mantentzen du, munduko hizkuntzen artean batere ohikoa ez den bereizketa. Hauek afrikatu txistukari lepoko-hobikari ahoskabea eta afrikatu txistukari apiko-hobikari ahoskabea dira. Laburtzearren, askotan afrikatu lepokari eta afrikatu apikari esaten zaie.
Afrikatu apikariaren adibideak: hots, atso, itsusi.
Historia
Nahiz eta aurreko garaietan (hau da, XVI. mendearen aurretik) afrikatu hobikari ahoskabeen arteko oposaketa euskal hizkera guztietan aurki zitekeen, gaur egun hizkera askotan galdurik da. Mendebaldean, esaterako, oro har zena bihurtu da, hizkera batzuetan horren ordez aurki daitekeela.