Alemaniarrak (alemanez: Deutsche) Europakoetnia bat dira. Mundu osoan badira Alemaniako herritarrak eta alemaniar etorkia dutenak.
1871n Alemania estatu-naziotzat eratu zutenean, Europan bizi ziren alemaniar guztiak ez ziren barruan sartuta. Beraz, Alemaniako herritarrak (bundesdeutsche) eta alemaniar arbasoak zituztenak (deutschstämmige) banatu ziren eta, era berean, Alemaniar Inperioaren herritarrak (reichsdeutsche) eta kanpoaldean bizi ziren alemaniarrak (volksdeutsche) bereizi ziren.
Bestetik, Alemaniaz kanpo bizi diren aleman hiztunen komunitateak (Austrian, Suitzan, Liechtensteinen edo Luxenburgon) ez dute bere burua alemaniartzat hartzen, baizik eta beren herrialdeko herritartzat.
Christoph Pan, Beate Sibylle Pfeil, Michael Geistlinger, National Minorities In Europe, Purdue University Press, 2004 ISBN 978-3700314431 : « The Peoples of Europe by Demographic Size », 1. taula, 11f.