Angélica Orue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Laudio, 1926ko azaroaren 26a (97 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | albaitaria eta irakaslea |
Angélica Orue Zubiaur (Laudio, Araba, 1926ko azaroaren 26a - ) albaitari aitzindaria da.
Angélicaren ama Maria Asunción Zubiaur izan zen, Tomas Zubiaur albaitari arabarraren alaba, aita berriz, Luis Orue ferratzailea.
Albaitari familiako Angélicak albaitaritza zaletasuna, batez ere, bere amari zor dio, antza, beharbada amak atsekabez, garai batean genero maskulinoari hain lotuta zegoen lanbide batera jauzi egin ez zuelako.
Gasteizen Batxilergoan amaitu ondoren, Zaragozako Albaitaritza Fakultatean egin zuen karrera (Promozioa 1946-1951).Ikasketak amaituta laguntzaile gisa lan egin zuen Animalien Biologiako Patronatuko Zooteknia Zerbitzuko laborategian, Madrilen.1955tik eta 1963ra, Natura Zientzietako eskolak eman zituen Laudioko Canciller Ayala Institutuan, eta albaitari gisa aritu zen Arakaldoko (Bizkaia) etxalde batean.Albaitari Titularren Kidegorako oposizioak gainditu ondoren, Moyara (Kanaria Handia) bidali zuten 1963ko abenduaren 1etik aurrera, eta lekualdatze-lehiaketa bidez, 1964an Kanaria Handiko Las Palmas hiriburuko udaletxera igaro zen. 1964 eta 1970 bitartean, uharteko hainbat institututan irakasten jarraitu zuen.1971n Kanaria Handiko Las Palmasen Babes Zibileko buru izendatu zuten.
1977ko abenduaren 28an Bizkaiko Osasun Buruzagitzako albaitari titular kargua hartu zuen, eta 1986an lurralde horretako Kanpo Osasun Ataleko buru izendatu zuten. Kargu hori 1991ko azaroaren 26an bete zuen erretiroa hartu zuen arte.
1978an, Bilboko Vista Alegre zezen-plazan zaldien azterketan jardun zuen lehen emakume albaitaria izan zen.