Antzinako literatura edo Literatura klasiko kontzeptua antzinako zibilizazioetan sortutako literatura multzoa da. Literatura hauek ahozkoak zein idatziak izan daitezke, eta estetikaren ikuspuntutik garrantzitsuak izan behar dute. Antzinako literaturen adibideak Indiako literaturaren Ramayana edo Mesopotamiako Gilgamexen epopeia dira.
Kanon europarrean, bestetik, batez ere "klasiko" kontzeptuarekin lotuta, antzinako grezieraz eta latinez idatzitako literaturak azaltzen dira. Kasu horretan kontzeptuak bi literatura horien lanak biltzen ditu eta, jakina, ez gaur egungo Grezia edo Italiarena. Literatura honek elementu komun asko ditu, erromatarrek greziarren ereduak eta mundu ikuskera imitatu baitzituzten. Egunez, mendebaldeko antzinako literatura Homeroren lanekin hasten da. Homerok ahoz aho jasotako narrazioak bildu zituen eta Greziako literaturaren aita izan zen. Adituen arabera bera da Mendebaldeko kanonaren lehenengo idazlea. Literatura horrekin literatura generoen kontzeptua sortzen da eta lehen idazle ezagunak.
Elementu komun batzuk aipa daitezke:
Hauek dira: