Artzain txakurra,ardi txakurra edo artzanoraartzainariartaldeazaintzen eta lekuz aldatzen laguntzen dion txakurra da. Kanpoko itxuraz, artzain txakurraren barietate anitz daude; animalia bizkorrak eta azkarrak izan ohi dira, ikasketarako gaitasun handikoak, eta aurreikusi gabeko arazoei aurre egiteko gai direnak.
Euskal Herriko artzanorak
Artzanor edo artzakur izenarekin, artaldeak otsoetatik eta beste basa harrapari batzuetatik babesteko erabiltzen diren zakur handiak izendatu ohi dira. Euskal Herriko bertako bi arraza daude:
Txakur horiei eta artzaintzarako erabilitako beste txakurrei artzain txakur zein ardi txakur deritze. Artzanorak ez diren arraza horiek artaldeak gobernatu eta gidatzeko erabiltzen dira. Ipar Euskal Herrian[erreferentzia behar] txakur mota horiei guztiei sumise deritze. Euskal Herriko bertako hainbat arraza daude.