Europako Futbol Errekopa UEFA Cup Winners' Cup | |
---|---|
Antolatzailea | UEFA |
Sorrera | 1960 1999 (azkena) |
Eremua | Europa |
Taldeak | sailkatuak: 32 guztira: 49 |
Garaipen gehien | FC Barcelona (4 Kopa) |
Txapelduna | SS Lazio (1998-99) |
Europako Futbol Errekopa edo Kopa irabazleen Kopa (ingelesez UEFA Cup Winners' Cup) UEFAk 1998-1999 denboraldirarte urtero antolatzen zuen Europako futbol kluben txapelketa da. Izenak dioen bezala herrialde bakoitzeko Kopa txapelketako irabazleen artean jokatzen zen.
Txapelketaren palmaresa ACF Fiorentinak 1960-61 denboraldian irabazitako Koparekin hasten bada ere UEFAk 1963tik aurrera antolatu zuen. 32 taldek hartzen zuten parte eta finala irabazten zuenak Europako Superkopa jokatzen zuen Europako Kopako irabazlearen aurka. 1999 jokatu zen azken ekitaldia. Ordutik aurrera UEFA Europa Leaguek hartu zituen bere baitan herrialdeetako Kopa irabazleak.
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
FC Barcelona | 4 | 1979, 1982, 1989, 1997 |
AC Milan | 2 | 1968, 1973 |
RSC Anderlecht | 2 | 1976, 1978 |
Dinamo Kiev | 2 | 1975 , 1986 |
Chelsea FC | 2 | 1971, 1998 |
Herrialdea | Garaipenak | Taldeak |
---|---|---|
Ingalaterra | 8 | Chelsea (2), Tottenham Hotspur, West Ham Utd, Manchester City, Everton, Manchester United eta Arsenal |
Italia | 7 | AC Milan (2), Fiorentina, Juventus, UC Sampdoria, AC Parma eta Lazio |
Alemania | 5 | Borussia Dortmund, Bayern Munich, Magdeburg, Hanburgo eta Werder Bremen |
Katalunia | 4 | FC Barcelona (4) |
Belgika | 3 | RSC Anderlecht (2) eta RKV Malinas |
Espainia | 3 | Atlético Madrid, València eta Real Zaragoza |
Eskozia | 2 | Glasqow Rangers eta Aberdeen |
Ukraina | 2 | Dinamo Kiev (2) |
Portugal | 1 | Sporting Lisboa |
Eslovakia | 1 | Slovan Bratislava |
Georgia | 1 | Dinamo Tbilisi |
Herbehereak | 1 | Ajax Amsterdam |
Frantzia | 1 | Paris Saint-Germain FC |