Ezpata bi ahoko arma zuri bat da, helduleku bat eta xafla ebakitzaile luze bat duena (normalean metro erditik gorakoa). Kronologia eta jatorrizko lekuaren arabera ezpataren ezaugarriak aldatzen dira.
Ezpata dagatik garatu zen, xafla luzeak egitea posible izan zenean. K.a. III. milurtekoan lortu zen, Ekialde Hurbilean, hasieran artsenikoakobreari erantsiz eta zenbait urte geroago, eztainuaren bidez. Baina 60 cm-tik gorako xaflak ez ziren ohikoak edo praktikoak Goi Brontze Arora arte, brontzearenhaustura-tentsioa txikia delako, eta, hortaz, xafla luzeak aise tolesten ziren.
Dudarik gabe ezpatatzat har daitezkeen lehenbizikoak zibilizazio minoikokoak dira (K.a. 1700 inguru), metro bateko luzera lortu baitzen. EuropakoBrontze Aroan, Naue II motako ezpatak nabarmentzen dira (Julius Naue-ren omenez deituak), oso iraupen luzea izan baitzuten. K.a. XIII. mendean sortu ziren, Italiako iparraldean, Kutxa Zelaien Kulturaren testuinguruan, eta Burdin Arora ere ailegatu ziren, zazpi mende geroago. Denbora horretan, brontzetik burdinara pasa zen, baina oinarrizko diseinua ez zen aldatu. Naue II motako ezpatak 85 cm-koak izan zitezkeen, baina gehienak 60 cm-tik 70 cm-ra bitartekoak ziren.
Burdin Aroa
Burdina K.a. XII. mendetik aurrera hasi zen erabiltzen, baina K. a VIII. mendera arte ez zen zabaldu. La Tene kultura hedatu zenerako (K.a. V. mendea), burdinazko ezpatek brontzezkoak ordeztu zituzten Europa osoan.
Burdina gogortzeko, brontzearekin gertatzen zen bezala, ezpatak mailakatu egiten ziren, eta ez tenplatu. Hortaz, ez ziren brontzezko ezpatak baino askoz gogorragoak, baina, produkzioa errazagoa eta lehengaia dezente ugariagoa izanik, lehenbiziko aldiz armada osoak hornitu ziren metalezko armez (nahiz eta Brontze Aroko Egipton hala gertatu).
Denborak aurrera egin ahala, arotzek ikasi zuten karbonoa galdaketan erantsiz, aleazio hobea lortzen zela eta, burdina tenplatuz eta iraotuz, ezpatek ia-ia ez zutela kalterik jasotzen. Hala ere, denbora luzea pasa behar izan zen hori guztia zabaltzeko, eta, Erdi Aroan ere, gogortu gabeko ezpatak ohikoak ziren.
Ezpata motak
Heldulekuaren arabera
Heldulekua eusteko beharrezko esku kopururaren arabera sailkatu daitezke ezpatak:
Bi eskuko ezpata.Zweihänder (alemanieraz) edo two-handed sword (ingelesez) bezala ezaguna, bi eskuekin erabiltzeko diseinaturiko ezpata luzeari egiten dio erreferentzia. Ezpata honen adibide ugari aurkitu ditzakegu Europan zehar; ezpata luzea (Erdi Arotik Berpizkunderaino erabilia), claymore (Erdi Aro berantiarreko ezpata Eskoziarra) edo Bidenhänder (XVI. mendeko Doppelsöldner izeneko mertzenario alemaniarrek erabilia) adibidez.
Esku t´erdiko ezpata.Hand-and-a-half sword (ingelesez) edo "sasikume ezpata" bezala ere ezaguna, XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako ezpata zen.
Esku bakarreko ezpata. One-handed sword (ingelesez) Sir Walter Scottek erabilitako erretronimoa zen, bi eskuko eta esku t´erdiko ezpatak desberdintzatzeko erabilia. Esku bakarreko ezpata gehienak eskubiarekin erabiltzeko sortzen zirela uste izan den arren, ezpata ezkertiarrak urriak zirelakoan; ezpata ezkertiar ugari ere diseinatu izan direla dirudi.
Clarent. Morte Arthure olerkian, Excaliburrez gain, Artur erregeak erabilitako armetako bat da. Mordredek ezpata lapurtu eta harekin Artur hil zuen Camlannen.
Damoklesen ezpata. DamoklesekDionisio I.a tiranoa lausengatzen zuen esanez zorionekoa zela botere eta ahalmen handiko pertsona zelako eta handitasunez inguraturik zegoelako. Dionisiok tronuko lekua hartzea proposatu zion, tronuak zaldi baten buztaneko ile batetik zintzilikaturiko ezpata bat gainean zuelarik; zoria boterearen egikaritzaren erantzukizunetik zetorrela irudikatzeko.
Tyrfing. Norvegiar mitologiako Tyrfing zikloan aipaturiko ezpata magikoa da. Gardarikiko Svafrlami erregeak, Odinen biloba zena, Dvalinn eta Durinn nanoak harrapatu eta ezpata eraikitzera behartu zituen, hauek medeku bezala ezpata madarikatu zutelarik. Hori dela eta, ezpata zorrotik ateratzen zen bakoitzean gizon bat hiltzen zuen, amaieran Svafrlami bera hil zuelarik.
Colada. Tizonarekin batera, Mio Cid-en kantoreak Cideari egotzi zion ezpata hau, Bartzelonako «Remont Verenguel» kondearen aurkako gerra baten sari moduan eskuratua.