Valentzia (valentzieraz València, gaztelaniaz: Valencia) Valentziako Erresuma, Valentziar Herrialdea eta Valentziako Erkidegoa izeneko errealitate historiko, nazional eta administratiboetako hiriburua da; hiri nagusia izanik, guztiei izena ematen die. Horren ondorioz izen bereko probintziako eta Horta eskualde naturaleko hiriburua ere bada, baita azken horren barruan sortutako lau eskualdeetako bat osatu ere, besteak Horta Nord, Horta Sud eta Horta Oest direla; beraz, Valentziar Herrialdeko hiri-eskualde bakarra da. Biztanle kopuruan udalerria (809.267 2010ean) eta bere metropoli eremua (1.738.690) espainiar estatuko hirugarrenak eta Katalan Herrietako bigarrenak dira.
Hiriari ematen zaizkion beste izenak Cap i Casal ("hiriburua") edota "Turiako hiriburua" dira.
Valentziako alde zaharra Turia ibaiaren ondoan zegoen, ibaiaren hegoan, baina 1985an Turia bidea besteratu zuten, uholdeak ekiditeko. Gaur egun, ibaia hiriaren hegoan itsasoratu da. Ibaiaren antzinako bidea bederatzi kilometro luze parke bihurtu da.
Valentziako Albufera Valentziako udalerrian dago, Pobles del Sud distrituan. Natura parkea eta inguru heze zabala da.
Datu klimatikoak (Valentzia) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16.1 | 17.2 | 18.7 | 20.2 | 22.8 | 26.2 | 29.1 | 29.6 | 27.6 | 23.6 | 19.5 | 16.8 | 22.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.5 | 12.6 | 13.9 | 15.5 | 18.4 | 22.1 | 24.9 | 25.5 | 23.1 | 19.1 | 14.9 | 12.4 | 17.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.0 | 7.9 | 9.0 | 10.8 | 14.1 | 17.9 | 20.8 | 21.4 | 18.6 | 14.5 | 10.4 | 8.1 | 13.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 36 | 32 | 35 | 37 | 34 | 23 | 9 | 19 | 51 | 74 | 51 | 52 | 454 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 4 | 3 | 4 | 5 | 5 | 3 | 1 | 2 | 4 | 5 | 4 | 5 | 44 |
Eguzki orduak | 169 | 169 | 212 | 229 | 256 | 271 | 314 | 285 | 237 | 201 | 167 | 150 | 2660 |
Iturria: World Meteorological Organization (UN), |
Ciutat Vella | la Seu - La Xerea - El Carme - el Pilar - el Mercat - Sant Francesc |
---|---|
Eixample | Russafa - el Pla Del Remei - Gran Via |
Extramurs | el Botànic - la Roqueta - la Petxina - Arrancapins |
Campanar | Campanar- Tendetes - el Calvari - Sant Pau |
la Saïdia | Marxalenes - Morvedre - Trinitat - Tormos - Sant Antoni |
el Pla del Reial | Exposició - Mestalla - Rei Jaume - Unibertsitate Hiria |
Olivereta | Nou Moles - Soternes - Tres Forques - la Fontsanta - la Llum |
Patraix | Patraix - Sant Isidre - Vara de Quart - Safranar - Favara |
Jesús | la Raiosa - l'Hort De Senabre - la Creu Coberta - Sant Marcel·lí - Camí Reial |
Quatre Carreres | Montolivet - la Font d'En Corts - Malilla - la Fonteta de Sant Lluïs - Na Rovella - la Punta - Arte eta Zientzien Hiria |
Poblats Marítims | el Grau - el Cabanyal-el Canyamelar - la Malvarrosa - Beteró - Natzaret |
Camins al Grau | Aiora - Albors - la Creu del Grau - Camí Fondo - Penya-roja |
Algirós | l'Illa Perduda - Ciutat Jardí - l'Amistat - la Vega Baixa - la Carrasca |
Benimaclet | Benimaclet- Camí de Vera |
Rascanya | Orriols - Torrefiel - Sant Llorenç |
Benicalap | Benicalap - Ciutat Fallera |
Pobles del Nord | Benifaraig - Poble Nou - Carpesa - les Cases de Bàrcena - Mauella - Massarrojos - Borbotó |
---|---|
Pobles de l'Oest | Benimàmet - Beniferri |
Pobles del Sud | Forn d'Alcedo - Castellar-l'Oliveral - Pinedo - el Saler - el Palmar - el Perellonet - la Torre - Faitanar |
K.a. 138 urtean erromatarrek Valentzia ireki zuten. XI. mendean, Valentziako taifaren hiriburua zen.
1238an, Aragoiko errege Jakue I.a Konkistatzaileak hiria hartu zuen, eta Valentzia Valentziako erresumaren hiriburua zen.
1900 | 1920 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
215.687 | 247.281 | 454.654 | 503.886 | 501.777 | 648.003 | 744.748 | 752.909 | 738.441 | 814.208 |
Valenziako Erkidegoko Itzulia bertan amaitzen da. Urte askotan, azken etapa hirian irteera eta helmuga izan du. Bertan irabazi dute Eddy Merckx handia, Txomin Perurena, Bernard Hinault, Alex Zulle, Tadej Pogacar, besteak beste.
Martxoan "Fallak" izeneko jai ezagunak ospatzen dituzte hirian.
Valentzia ondorengo hiriekin senidetuta dago: