François Gérard Georges Nicolas Hollande (Rouen, Frantzia, 1954ko abuztuaren 12a) frantses politikaria da, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea. 2012tik 2017 arte, Frantziako Errepublikako 24. presidentea izan zen.
1997tik 2008ra Frantziako Alderdi Sozialistako lehen idazkaria izan zen, hasieran kohabitazioan eta gero, oposizioan, eta Tulle herriko auzapez 2001etik 2008ra. 1988tik 1993ra, Frantziako Nazio Biltzarreko diputatu izan zen, Corrèze departamenduko lehen bozka-barrutian, eta berriz ere 1997tik aurrera; eta, 2008tik, Corrèzeko kontseilu nagusiko lehendakaria.
Alderdi Sozialistak eta Ezkerreko Alderdi Erradikalak hautagai izendatu zuten 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan, Martine Aubryren aurka irabazitako barne-hautaketan.
2012ko apirilaren 22an, presidentetzako bigarren itzulirako sailkatu zen, lehen itzulian Nicolas Sarkozy aurreratuta. Bigarren itzuliko irabazle, 2012ko maiatzaren 6an Errepublikako 24. presidente hautatu eta maiatzaren 15ean izendatua izan zen.
Hollandek hainbat liburu argitaratu ditu, hona hemen nagusiak: