Jair Messias Bolsonaro (Glicério, Brasil, 1955eko martxoaren 21a) brasildar militar ohia eta politikaria da. 2018an bere burua presidentetza hauteskundeetara aurkeztu zuen. Brasilgo presidentea izan zen 2019ko urtarrilaren 1etik 2023ko urtarrilaren 1era.
Oso politikari polemikoa da, haren eskuin muturreko pentsaera nazionalista eta kontserbadoreagatik, 1964ko Brasilgo diktadura militarra defendatzeagatik, ezker politikoari egiten dizkion kritikengatik, torturaren erabilera defendatzeagatik, LGBT kolektiboaren aurkako jarreragatik eta egindako beste adierazpen batzuengatik.
Artikulu hau Brasilgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |