Juan Martin Hiribarren | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkaine, 1810eko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Baiona, 1866ko azaroaren 26a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Juan Martin Hiribarren (Azkaine, Lapurdi, 1810eko maiatzaren 8a - Baiona, Lapurdi, 1866ko azaroaren 26a) euskal idazlea izan zen.
1810ean jaio zen Azkainen. Erlijio katolikoari dedikatua Urruñan bikario ibili zen, gero Bardozen erretore eta Baionako katedralean kalonje.
Lapurdiko hiriburuan hil zen 1866an.
2010eko irailean Euskaltzaindiak bere omenezko jardunaldi batzuk antolatu zituen Azkainen, Hiribarrenen jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira.
Oraindik argitaratu ez diren lan batzuk daude; haien artean frantsesezko idazkiak eta euskara-frantsesa hiztegi bat daude.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Martin Hiribarren |