Kultura ondarea Euskal Herrian, kultur ondasunek osatzen duten multzoa da. Kultura ondarea, gizarte batentzat kulturalki esanguratsua den ondarea da.
Kultura ondare kontzeptua abstraktua da, baina baita konkretua ere, instituzio publikoek legeen eta beste neurrien bidez babestutakoa. Figura juridiko bat bilakatu da nazioarte mailan, zein estatuen mailan eta tokiko unitate administratibo txikiagotan. Euskal Herrian, hiru lurralde administratiboetan eragiten duten hainbat lege babesten dute ondarea.
Mundu osoan Kultura ondare maila gorena aitortzen duen izendapena UNESCOren Gizateriaren Ondare titulua da. Hori baino maila bat beherago daude, estatuek aitortzen dituzten izendapenak, Kultura Intereseko Ondasun Espainian, eta Monumentu Historikoa Frantzian. Horietaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan euren legeak garatu dituzte bere lurraldeko ondarea babesteko. Udalek, bestalde, euren zerrendak izaten dituzte herritarrentzat interes kultural-historikoa izan dezaketen ondasunak kontuan hartzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondareari buruzko 7/1990 legeak ondarearen hiru kategoria edo mota bereizten zituen eta bi babes-maila:
Aipatutako legeak, halaber, bi babes-maila nagusi ezarri zituen ondasunetan: Kultura Ondasun Inbentariatua (edo zerrendatutakoa) eta Kultura Ondasun Sailkatua (zermugatua edo kalifikatua); azken hori zen gorena.
Euskal Autonomia Erkidegoak lege berria argitaratu zuen 2019an: 6/2019 legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena. Bertan hauen artean bereizten du: ondare higiezinak, higigarriak eta immaterialak, eta kategoria eta babesteko hemeretzi kategoria bereizten dira, lehen zeuden hirurak izan beharrean: sei ondasun higiezinen kasuan, bi ondasun higigarrien kasuan eta hamaika ondasun immaterialei dagokienez:
Higiezinen kasuan honela definitzen da kategoria bakoitza:
Bi azpikategoria daude:
Hamaika azpikategoria daude:
Kategoria guzti horietan hiru babes-maila daude, ondasunak dituen kultura-balioen garrantziaren arabera: oinarrizkoa, ertaina eta berezia. Babes bereziko eta ertaineko kultura-ondasunak Euskal Kultura Ondarearen EAEko Erregistroan inskribatzen dira; oinarrizko babeseko kultura-ondasunak, berriz, propio sortutako Oinarrizko Babesa duten Kultura Ondasunen EAEko Erregistroan inskribatzen dira.
Bestalde, aurreko legearen arabera EAEko kultura-ondareko ondasun kalifikatuei edo inbentariatuei egiten zaizkien erreferentziak babes berezia eta babes ertaina duten ondasunei dagozkiela ulertzen da 2019ko legearekin.
7/1990 legea aurretik | 7/1990 legearen arabera | 6/2019 legearen arabera |
---|---|---|
Ondasun higigarri eta higiezin kalifikatuak
(Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erregistroan sartuak) |
Babes bereziko kultura-ondare, higigarri ala higiezin | |
Ondasun higigarri eta higiezin inbentariatua
(Euskal Kultura Ondasunaren EAEko Inbentario Orokorrean sartuak) |
Babes ertaineko kultura-ondasun, higigarri ala higiezin | |
Kultura-intereseko ondasun deklaratutako higigarri eta higiezin | Babes bereziko kultura-ondasun, higigarri ala higiezin |
Nafarroako Gobernuak, kultura ondasun higiezinak, higigarriak eta ondasun immaterialak bereizten ditu ere eta erregistro bat mantentzen du, Internet bidez kontsulta daitekeena. Nafarroa Garaiaren kultura ondarea babesten eta arautzen duen legea 14/2005 Foru Legea da.
Nafarroa Garaiko kultur ondarea osatzen duten ondasunak, babesari dagokionez, honako babes-maila hauetako batean sartuko dira legearen arabera:
Interes kulturaleko ondasun higiezinak honako kategoria hauetakoren batean sartuko dira:
Legean bertan, beste arlo batzuk tipifikatzen eta gartzen dira edo propio garatuko diren beste arau batzuen menpe uste itu: Ondare arkeologikoa, ondare etnologiko eta industriala, dokumentu ondarea, ondare bibliografiko eta ikus-entzunezkoa eta museoak.
Hiru lurralde hauetan, Frantziako Kultura Ministerioak kudeatzen duen Monumentu Historikoaren irudia ezagutzen du legeak. Frantziak izendatutako Monumentu Historikoen zerrendatik, 377 Pirinio Atlantikoak departamentuan daude; Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal lurraldeak barne dituelarik. Bi babes maila daude: monumentu bat izan daiteke Monumentu Historiko Sailkatua «classé» edo Monumentu Historiko Erregistratua «inscrit». Erregistratuta daudenak lurralde mailako interesa dute, sailkatuak, aldiz, nazio estatu mailakoa. erregistratutako monumentu historiakoak bigarren mailako katalogo honetan jasotzen dira: "Inventaire Supplementaire des Monuments Historiques" (ISMH).
Hauek dira sailkatutako elementuak lurraldeka:
Udalek beren zerrendak edo erregistroak izaten dituzte, eta bertan, goreneko administrazio mailan izendatutako kultura ondasunen aldamenean, udal mailan nolabaiteko ezagutza edo babesa eman nahi zeien monumentuak ere jaso ohi dira. babes horren eraginkortasuna, udal araudiaren garpenaren menpe egoten da.
Euskal Herriko ondarea Kultura Ondasunak (HEH) eta Monumentu Historikoak (IEH) | ||
---|---|---|
Araba • Bizkaia • Gipuzkoa • Lapurdi • Nafarroa Beherea • Nafarroa Garaia • Zuberoa |