Lokomozio-aparatuaren gaixotasun

Lokomozio-aparatuaren gaixotasun
Deskribapena
Motadisease of anatomical entity (en) Itzuli
EspezialitateaErreumatologia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakdenosumab (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-9-MK729.99
MeSHD009140
Disease Ontology IDDOID:17

Lokomozio-aparatuaren gaixotasunak, lokomozio-aparatuari kalte edo min egiten dieten eritasunak dira; hezurren, nerbioen, giharren, artikulazioen, tendoien, kartilagoen eta bestelako ehun konjuntiboen patologiak, alegia.

Gaixotasun hauek gorputzeko atal desberdinetan eragin dezakete, bizkarrezurra, lepoa, sorbardak eta gorputz-adarrak barne eta hauen adibiderik ohikoenak, karpoko kanalaren sindromea, epikondilitisa, tendinitisa, bizkarreko mina, lepoko tentsioaren sindromea edo esku-sorbaldaren bibrazioaren sindromeak izan daitezke.

Traumatologoak, errehabilitadoreak, fisioterapeutak, erreumatologoak, neurologoak eta ortopedak dira, gehien bat, gaixotasun hauetaz arduratzen diren espezialistak.

Kausak

Lokomozio-aparatuaren gaixotasunak bat-bateko esfortzu baten ondorioz, objektu pisutsu bat altxatzea esaterako, mugimendu berdina behin eta berriro errepikatzearen ondorioz, edo indar, bibrazio edota jarrera deserosoekiko espozizio errepikakor baten ondorioz aurkeztu daitezke.

Diagnosia

Gaixotasun hauen ebaluazioa, pazientearen sintometan eta espezialista batek egindako azterketa fisikoan oinarritzen da. Espezialistek historia klinikoa, arrisku okupazionala, minaren intentsitatea, minaren zergatia aurkitzeko azterketa fisikoa eta batzuetan, laborategiko frogak, x izpiak edo erresonantzia magnetiko nuklearren arabera ebaluatzen dute lokomozio-aparatuaren eritasun bakoitza. Hala ere, espezialista bakoitzak berariazko irizpideak bilatzen ditu lokomozio-aparatuaren gaixotasun ezberdin bakoitza diagnostikatzeko, minaren jatorria, intentsitatea eta min-mota eta mugatutako mugimenduak edo mugimendu mingarriak oinarri izanik.

Sailkapena

Kaltetuta dagoen atalaren arabera, lokomozio-aparatuaren gaixotasunak honela sailka daitezke:

Hezurrei eragiten dieten gaixotasunak:

Artikulazioei eragiten dieten gaixotasunak:

Muskuluei eragiten dieten gaixotasunak:

Tendoiei eragiten dieten gaixotasunak:

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «CDC - NIOSH Program Portfolio : Musculoskeletal Disorders : Program Description» www.cdc.gov 2019-09-23 (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  2. a b (Ingelesez) Kuorinka, I.; Jonsson, B.; Kilbom, A.; Vinterberg, H.; Biering-Sørensen, F.; Andersson, G.; Jørgensen, K.. (1987-09-01). «Standardised Nordic questionnaires for the analysis of musculoskeletal symptoms» Applied Ergonomics 18 (3): 233–237.  doi:10.1016/0003-6870(87)90010-X. ISSN 0003-6870. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  3. a b c (Ingelesez) Musculoskeletal disorders and workplace factors. A critical review of epidemiologic evidence for work-related musculoskeletal disorders of the neck, upper extremity, and low back.. 2020-10-06  doi:10.26616/NIOSHPUB97141. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  4. Kumaraveloo, K. Sakthiaseelan; Kolstrup, Christina Lunner. (2018-07-03). «Agriculture and musculoskeletal disorders in low- and middle-income countries» Journal of Agromedicine 23 (3): 227–248.  doi:10.1080/1059924X.2018.1458671. ISSN 1059-924X. PMID 30047854. (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).
  5. «Musculoskeletal Pain: Types, Causes, Symptoms & Treatment» Cleveland Clinic (Noiz kontsultatua: 2021-03-07).

Kanpo estekak