Mammad Amin Rasulzadeh

Mammad Amin Rasulzadeh

1918ko Errusiako Batzar Konstituziogileko diputatu

1918 - 1918
Bizitza
JaiotzaNovkhany (en) Itzuli1884ko urtarrilaren 31
Herrialdea Errusiar Inperioa
Azerbaijango Errepublika Demokratikoa
 Turkia
HeriotzaAnkara1955eko martxoaren 6a (71 urte)
Hobiratze lekuaCebeci Asri Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Familia
Ezkontidea(k)Umbulbanu Rasulzade (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakOtomandar turkiera
azerbaijanera
persiera
turkiera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, kazetaria eta itzultzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa Musavat Party (en) Itzuli
Hummat (en) Itzuli

Mammad Amin Rasulzadeh (Azerbaijaneraz: Məmməd Əmin Rəsulzadə, ahoskera: , turkieraz: Mehmet Emin Resulzade; Novxani, Baku, Errusiako Inperioa, 1884ko urtarrilaren 31 - Ankara, Turkia, 1955eko martxoaren 6a) estatu-politikaria, akademikoa, pertsona publikoa eta Azerbaijango Errepublika Demokratikoko lehen lehendakaria eta bakarra izan zen (1918-1920). Bere espresioa "Bir kərə yüksələn bayraq, bir daha enməz!" ("Behin altxatutako bandera ez da inoiz eroriko!") Azerbaijanen mugimendu emantzipatzailearen lema bihurtu zen XX. mendean.

Lehen urteak

Novxanin jaioa, Bakutik gertu, Rasulzadehek, bere heziketa, Bigarren Eskola errusiar-islamiarrean jaso zuen, eta, ondoren, Bakuko Unibertsitate Politeknikoan. Eskola garaian, "Müsavateko Gazteria Islamikoaren Erakundea" sortu zuen, Azerbaijango historia garaikidearen lehen erakunde sekretua, eta 1903an Rasulzadeh artikulu ugari idazten hasi zen hainbat egunkari eta oposizio-aldizkaritan. Garai hartan, bere plataforma anti-monarkikoak eta Azerbaijanen autonomia nazionalerako egin zituen eskaerek sozialdemokratekin eta etorkizuneko komunistekin lerrokatu zuten. 1904an, Hummet izeneko lehen alderdi politiko sozialdemokrata islamiarra sortu zuen, eta Takamul (1906-1907) eta Yoldash (1907) egunkarien editore nagusi bihurtu zen. Al-Hayat, Irshad eta Fuyuzat egunkarietan ere artikuluak argitaratu zituen. 1908an Bakun aurkeztu zuen "Argiak iluntasunean" izeneko bere obra dramatikoa.

Rasulzade eta haren laguntzaileak bere herrialdeko intelektualitatearen ordezkari bihurtu ziren. Horietako gehienak, Rasulzade barne, 1905ean Errusiako Alderdi Sozialdemokratak (Boltxebikeak) Bakun zuen egoitzako militanteak izan ziren. Sobietar artxiboetan, Rasulzaderen argazki bat dago Prokofi Dzhaparidzekin eta Meshadí Azizbékovekin batera, beranduago, Bakuko Komunitateko 26 komisarioen parte izateagatik ospetsu egin ziren boltxebikeak, gerra zibilean fusilatuak izan zirenak. Errusiako Lehen Iraultzan (1905 – 1907), Rasulzadek aktiboki parte hartu zuen iraultzaren garapenean. Istorioaren arabera, Rasulzade izan zen 1905ean Iosif Stalin gazte bat salbatu zuena Bakun, polizia azken honen bila ari zenean matxinaden bultzatzaile aktibo bezala.

1909an, agintari tsaristen jazarpenpean, Rasulzadek Baku-tik ihes egin zuen 1905-1911 Irango Iraultza Konstituzionalean parte hartzeko. Iranen zegoen bitartean, Rasulzadek Iran-e Azad egunkaria editatu zuen, Pertsiako Alderdi Demokrataren sortzaileetako bat bilakatu zen eta "Iran Berria" egunkaria argitaratzen hasi zen, "persiar egunkarietatik garrantzitsuena, ezagunena, eta Europan ohi baino estaldura gehiagorekin agertu zen lehena" bazala deskribatua izan zena. 1911. urtean Rasulzadek "Saadet-e bashar " ("Gizateriaren Zoriontasuna") lana argitaratu zuen, iraultza justifikatzen zuena.

Errusiako tropak Iranen sartu ziren 1911an eta, britainiarrekin lankidetzan, Kayar dinastiarekin elkar lanean aritu ziren Irango Iraultza Konstituzionala amaitzeko, Rasulzadek Istanbulera ihes egin zuen, orduan Otomandar Inperioko hiriburua zena. Han, Turkiar Gazteen iraultzaren ondoren, Rasulzadek Türk yurdu (Turkiako Lurra) izeneko aldizkaria sortu zuen, non Turkiako iraniarrei buruz "İran Türkleri" izeneko artikulu famatua argitaratu zuen.

Müsavat alderdia eta Azerbaijango Errepublika Demokratikoa

Azerbaijango Errepublika Demokratikoaren lehen bandera (1918ko azaroaren 9ra arte)

Romanov dinastiaren 300. urteurrenari eskainitako 1913ko amnistiaren Legearen ondoren, Rasulzade Baku-ra itzuli zen, militante izan zen Hummet alderdia utzi zuen eta 1913an Müsavat (Berdintasuna) alderdi orduan sekretuan sartu zen. 1911. urtean sortua izan zena, hasiera batean panislamismoa, pan-turkismoa eta ideal sozialistak sustatu zituena, edo zehatzago esanda, panislamismoa baina mundu turkmenarekin lotura kultural handiagoen afinitatearekin, eta azkenean azeriar alderdi nazionalista bihurtu zen, eta Rasulzade bere buru bilakatu zen. 1915ean "Açıq Söz" (Hitz irekia) alderdiaren egunkaria zirkulatzen hasi zen, eta 1918an bere funtzioak utzi zituen. Otsaileko iraultzaren eztandaren ondoren, Müsavat Errusiako inperioko beste alderdi politiko sekretuekin batera legalizatu ziren eta Kaukasoko musulmanen alderdi politiko nagusia bihurtu zen, Nasib Yusifbeyli-en agintean zegoen Alderdi Federalista turkiarrarekin bat egin ondoren. 1917ko urriko iraultzak Transkaukasia Errusiatik bereiztea ekarri zuen, eta Rasulzade Seym fakzio islamiarraren buru bihurtu zen, Transkaukasiako Errepublika Demokratiko Federalaren parlamentua. Errepublika hori desegin ondoren, fakzio musulmana Azerbaijango Kontseilu Nazionalean berrantolatu zen, eta horren buru, Rasulzade, aho batez aukeratu zuten 1918ko maiatzean.

1918ko maiatzaren 28an, Azerbaijango Kontseilu Nazionalak Rasulzaderen menpe, Azerbaijango Errepublika Demokratikoa ezarri zuen. Horren haritik, Rasulzade Bakuko Estatuko Unibertsitatearen sorrerari eskaini zitzaion 1919an, Rashid Khan Gaplanov Hezkuntza ministroarekin batera, eta Haji Zeynalabdin Taghiyev petrolioaren baroiaren laguntzarekin. Rasulzadek turkierazko literatura irakatsi zuen Unibertsitate hartan.

Azerbaijango Errepublika Demokratikoa erori zenean, 1920ko apirilean, Rasulzadek Baku utzi eta ezkutatu zen Lahij mendiko hirian sobietartzearen arka erresistentzia gidatzeko asmoz, baina 1920ko abuztuan, Armada Gorriak Azerbaijango Armada Nazionaleko ofizial ohiek gidatutako Gəncəko, Karabakheko, Zaqatalako eta Lankarango matxinadak zapaldu ondoren, Rasulzade atxilotu eta Baku aldera eraman zuten. Iosif Stalin 1905ean erreskatatu zuelako bakarrik izan zen Rasulzade askatua eta Azerbaldik Errusiara eramana. Hurrengo bi urteetan, Rasulzade prentsaren ordezkari gisa aritu zen Moskuko Nazioetako Polizia-etxean. San Petersburgora bidali zuten 1922an, eta Finlandiara ihes egin zuen.

Erbestean

Bere bizitzaren gainerakoan, Rasulzade erbestean bizi zen, Turkian hasita. Hala ere, emigranteen argitalpenak bertan behera uztearekin batera Rasulzade Turkiatik kanporatu zuten 1931n, eta batzuek sobietar gobernuaren presioaren ondorioz ikusi zuten. Erbestean, Rasulzadek O Pantiurkizme v sviazi s kavkazskoi problemoi (О Пантюркизме в связи с кавказской проблемой, Kaukasoko arazoarekin lotutako pan-turkismoa) izenburuko liburuxka argitaratu zuen, non irmoki bere ikuspuntua adierazi zuen: pan-turkismoa programa politikoa baino kulturala da. Horrela, Poloniara bidaiatu zuen 1938an, eta bere emaztea, Vanda, Józef Piłsudski estatu-politikariaren iloba, ezagutu zuen; gero, Errumaniara bidaiatu zuen 1940an. Azkenean, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Ankarara, Turkiara itzuli zen 1947an, eta bertan parte hartu zuen baztertutako mugimendu pan-turkiarreko politiketan. Turkian eta Iranen zuen presentziaren sentsibilitatea dela eta, askotan erbesteratuta izan zenez, Rasulzadek "bi nazioen oroitzapen txarrak zituen". Amerikako Ahotsaren bidez 1953an azeriarrei egin zitzaien helegitean, Azerbaijan berriro estatu independente bihurtzea espero zuen. 1955ean hil zen, Thomas Goltz-en arabera gizon suntsitua, eta Ankarako Cebeci Asri hilerrian lurperatu zuten.

Legatua eta ohoreak

Azeriar txanpona: 1000 Manat (1993) non Mammed Amin Rasulzaderen aurpegia erretratatu zen, 2001 arte.

Rasulzade Azerbaijango monumentu ugarik oroitzen dute, esaterako, Bakuko Estatu Unibertsitatean, bere omenez izendatua. Rasulzade 1.000 manateko azeriar txartelaren aurrealdean irudikatu zuten 1993-2006 urteen artean.

Bere omenez, Mehmet Emin Rasulzade institutua dago, Ankaran, Turkian.

Erreferentziak

  1. Castagne. Le Bolshevisme et l'Islam. 51 Paris.
  2. Iran-e Now. Encyclopædia Iranica.
  3. Azerbaijan Democratic Republic. Azerbaijan Government 1918-1920. Baku, "Youth", 1990. page 25 lines 3-11 from above
  4. Pan-Turkism: From Irrendentism to Cooperation by Jacob M. Landau P.55
  5. On the Religious Frontier: Tsarist Russia and Islam in the Caucasus by Firouzeh Mostashari P. 144
  6. Ethnic Nationalism and the Fall of Empires by Aviel Roshwald, page 100
  7. Disaster and Development: The politics of Humanitarian Aid by Neil Middleton and Phil O'keefe P. 132
  8. The Armenian-Azerbaijan Conflict: Causes and Implications by Michael P. Croissant P. 14
  9. Tadeusz Swietochowski, Russian and Azerbaijan: A Borderland in Transition, Columbia University Press, 1995, p. 52.
  10. Rais Rasulzade, grandson. Mammad Amin Rasulzade, Founding Father of the First Republic. ISSN 1075-086X..
  11. Charles van der Leeuw, Azerbaijan: A Quest for Identity, Palgrave Macmillan, 2000, p. 121.
  12. [Esteka hautsia]

Kanpo estekak