Palestinako Estatuaren nazioarteko aintzatespena Palestinaren Askapenerako Erakundearen helburua da, Palestinako Aginte Nazionalak Algiersen 1988ko azaroaren 15eean Palestinaren Independentzia Aldarrikapenaren bidez Palestinako Estatua aldarrikatu zuenetik.
1992an, Yasser Arafat Palestina Askatzeko Erakundeko buruak eta Yitzhak Rabin Israelgo lehen ministroak Osloko itunak sinatu zituzten. Haren arabera, bi estatu sortuko ziren, 1967ko mugetan oinarrituta: Gazan, Zisjordanian eta Jerusalem ekialdean ezarriko zen Palestinako Estatua; eta beste guztia, Israelgoa.
Munduko 130 herrialdek baino gehiagok onartu dute Palestinako estatua. Hala ere, Europa mendebaldean ez da onarpenik egon. Suedia izan zen lehena 2014ean. 2014ko azaroaren 18an, Espainiak onartu zuen.
Palestinarren artean oso gutxik babesten dute bi estatu sortzeko akordioa. Izan ere, Osloko itunak Israelen esku uzten ditu Palestina historikoaren lurren %75. Horietatik 800.000 palestinar kanporatu zituzten 1948ko Nakban.