Paul Auster | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Newark, 1947ko otsailaren 3a (77 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lydia Davis (en) Siri Hustvedt |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea Columbia High School (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, hizkuntzalaria, itzultzailea, eleberrigilea, poeta, saiakeragilea, idazlea, unibertsitateko irakaslea, autobiografialaria eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia PEN America (en) |
Izengoitia(k) | Paul Benjaminn |
Genero artistikoa | Prosa |
paul-auster.com | |
| |
Paul Benjamin Auster (Newark, New Jersey, 1947ko otsailaren 3-) eleberrigile estatubatuar ezaguna da, batez ere The New York Trilogy liburuengatik (City of Glass, Ghosts eta The Locked Room). Poesiak, itzulpenak, antzezlanak eta pelikulak ere egin izan ditu.
Jaiolekua bestelako izan arren, Auster New Yorkekotzat hartzen dute kritikari gehienek, Brooklynen hainbat urtez bizi izateagatik.
Euskaratuta sei liburu ditugu orain arte: "Brooklingo erokeriak", "Kristalezko hiria", "Bidaiak scriptoriumean zehar", "Gizona ilunpean", "Ikusezin" eta "Sunset Park".
Columbiako Unibertsitatean ikasi zuen eta urtebetez petrolio-ontzi batean lan egin ondoren Frantzian eman zituen beste lau urte. 1974an New Yorkera itzuli zen.
New York Review of Books-en eta Harper´s Saturday Review-en poesia eta saiakera idatziz hasi zuen bere karrera literaturan.
1987an oso kritika onak izan zituen New Yorkeko trilogia ipuin liburuagatik.
Gero nobela idazten hasi zen: Azken gauzen herrialdea (1988), Ilargiko jauregia (1989) eta Halabeharraren musika (1991), esate baterako; azken hori Philip Haasek zinemara eraman zuen 1993an.
Berriagoak dira Leviatan (1992) eta Bertigo (1994).
1994an bere kontakizunetan oinarritutako Smoke eta horren jarraipena den Blue in the face filmen gidoiak idatzi zituen, eta aski arrakasta handia izan zuten zineman.
1998an bere bizikizunak jasotzen dituen oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Nola edo hala; urte berean bere lehen filma zuzendu zuen, Lulu on the bridge, Harvey Keitel eta Mira Sorvino protagonista zirena. Film horretan bere literaturaren betiko gaiak agertu zituen: halabeharra, maitasunaren botere salbatzailea, literaturaren mitoa eta egungo bizimoduaren bakardadea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Auster |