Salvador de Madariaga Rojo (Coruña, 1886kouztailaren 23a - Locarno, Suitza, 1978koabenduaren 14a) euskal jatorriko idazle eta diplomatiko espainiarra izan zen. Washingtonen (1931) eta Parisen (1932) enbaxadore izan ondoren, Irakaskuntza publikoko eta Justiziako ministro izan zen (1934). Espainiako Gerra Zibilak eztanda egin zuenean Ingalaterran hartu zuen bizilekua. Idazle oparoa izan zen eta nabarmentzekoak dira, besteak beste, bere La Guerra desde Londres (1917), Shelley and Calderón (1920), Guía del Lector del Quijote (1926), Ingleses, franceses y españoles (1928-1929), España (1930), Don Juan y la donjuanía (1950), Colón (1940), Hernán Cortés (1941), Bolívar (1952), Portrait of Europa (1952), Guerra de Sangre (1957), Presente y porvenir de Hispanoamérica (1960), Anarquía o Jerarquía (1970) eta Memorias de mi Tiempo obrak (1975).