Tom Thomson

Tom Thomson

Bizitza
JaiotzaClaremont1877ko abuztuaren 5a
Herrialdea Kanada
HeriotzaCanoe lakua eta Kanada1917ko uztailaren 8a (39 urte)
Heriotza modua: itotzea
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Kanada
Lan nabarmenak
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Find a Grave: 47167823 Edit the value on Wikidata

Tom Thomson edo Thomas John Thomson (Claremont, Kanada, 1877ko abuztuak 5 – Canoe lakua, Algonkin parkea, 1917ko uztailak 8) kanadiar margolaria izan zen.

Biografia

1913 eta 1917 arteko udetan basozain lanean aritu zen Algonkin parkean, Ontarion. Paisaien irudi asko egin zituen bertan, gero neguan margotzen zituen koadroetarako zirriborro eta eredu gisa.

1917an istripua izan zuen Canoe lakuan eta itota hil zen bertan.

Lana

Seattleen 5 urtez lan egin ondoren, 1905ean Toronton aritu zen lanean marrazkilari eta grabatu egile moduan Tom Thomson. 1906an olio pinturak margotzen hasi zen eta hurrengo urtean Grip Limited, Engravers estudioak kontratua egin zion eta 1912an Rous and Mann Press limited argitaletxean. Bertan ezagutu zituen Zazpikoen Taldeko beste kideak eta Torontoko Arts & Letters Club elkarteko (‘Arteak eta letrak klubeko) kideak.

Estudioa izan zuen Studio Building eraikinean A. Y. Jackson eta Franklin Carmichael artistekin batera. Bere lanetan hainbat eragin islatzen dira: Arts and Crafts Exhibition Society elkartearena (‘Arte eta artisau erakusketa elkartea’), Eskandinaviako pintura garaikidearena, Buffaloko 1913ko erakusketan Zazpien taldeko Lawren Harris eta J.E.H. MacDonald kideek antolatutakoa; eta bere lagun eta kideena. Artista bizitza laburra izan zuen: 5 urtekoa, baina bere arte lanak giltzarri izan ziren Kanadako pinturaren eboluzioan, paisaia eta naturaren irudi ikusgarriak egin baitzituen.

Artelan nabarmenenak

Apirila Algonkin parkean, 1917.

  • Mendiko loreak, 1915.
  • Forest Undergrowth I, 1916.
  • The Jack Pine (‘Labradorreko pinua’), 1917, Ottawako Galeria Nazionala.
  • Le pin, 1917, Ontarioko Arte Galeria.
  • Apirila Algonkin parkean , 1917.
  • Algonkin parkea

Erreferentziak

Kanpo estekak