Txekiar eta Eslovakiar Errepublika Federala

Txekiar eta Eslovakiar Errepublika Federala
Česká a Slovenská Federativní Republika
Česká a Slovenská Federatívna Republika
1948 – 1990
Errepublika parlamentarioa
bandera

armarria


Ereserkia

]
Goiburua
Pravda vítězí / Pravda víťazí
«Egiak gailentzen du»
Txekoslovakia 1992an
Geografia
HiriburuaPraga
Ekonomia
DiruaTxekoslovakiar koroa
Kultura
Hizkuntza(k)Txekiera eta eslovakiera
Historia
Aurrekoa
Txekoslovakiako Errepublika Sozialista
Ondorengoak
Txekiar Errepublika
Eslovakia

Txekiar eta Eslovakiar Errepublika Federala (txekieraz: Česká a Slovenská Federativní Republika; eslovakieraz: Česká a Slovenská Federatívna Republika; ČSFR) 1990 eta 1992 artean, Txekoslovakiak zuzen izena izan zen.

Arazo nazionalak ez zuen lekurik izan Txekiar eta Eslovakiar Errepublika Federalaren arkitektura berrian, non eslovakiar nazionalitateari izaera eman nahi izan zitzaion, Txekiar Errepublikaren maila berean. Aldarrikapen autonomistek laster proposamen independentistei lekua utzi zieten. Nolanahi ere, errepublikaren banaketa-prozesua bide zailetatik joan zen, baina beti negoziazioaren eta elkarrizketaren bidetik. Izan ere, Václav Havel presidenteak berak 1991ko apirilaren 16an Viena Irratian egindako elkarrizketa batean zera adierazi zuen: «Eslovakiako herriak estatu independente batean bizi nahi badu, ez txekiarrek ez nik ez diogu ukatuko horretarako eskubidea».

Azken urte honetako udaberrian, Eslovakiako Gobernuaren eta VPN alderdiaren krisiaren erdian egon zen gai hori, Vladimír Mečiarrek gidatutako talde batean banatuko zena, Eslovakia Demokratikoaren aldeko Mugimendua (HZDS) izeneko plataforma sortuz. Indar politiko hori 1992ko ekainean iritsi zen Eslovakiako gobernura, eta Txekiako gobernuarekin negoziatzen hasi zen Errepublika Federala banatzeko. Václav Havelek uztailean utzi zuen kargua, eta 1992ko azaroaren 25ean onartu zuen partiketa Batzar Federalak. 1993ko urtarrilaren 1ean Txekoslovakia modu baketsuan desegin zuen Parlamentuak, bi herrialde erabat independente eratuz: Txekiar Errepublika eta Eslovakiar Errepublika.

Kanpo estekak


Historia
Txekoslovakia
Artikulu hau Txekoslovakiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.