Brno (alemanez: Brünn; latinez: Bruna; yiddishez: ברין, Brin) Txekiar Errepublikako hego-ekialdean, Svitava eta Svratka ibaien elkargunean, kokatutako hiria da. Moraviako hiri handiena da eta, Olomouc-ekin batera, eskualde historiko honen hiriburua. 2012an 378.327 biztanle zituen. Apezpikutegia, unibertsitatea eta aireportua ditu, eta Hego Moraviako zentro administratiboa da.
Špilberk gaztelua Moraviako markgrafen egoitza izan zen (1349-1411), austriar presondegia izan aurretik (1740-1855). Austerlitzeko gudu ospetsua Brno hiriaren inguruan izan zen.
Datu klimatikoak (Brno) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 17.6 | 24.3 | 28.0 | 29.7 | 32.0 | 35.1 | 34.9 | 32.0 | 26.5 | 20.1 | 14.4 | 35.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 0.2 | 3.1 | 8.5 | 14.4 | 19.5 | 22.6 | 24.5 | 24.2 | 20.2 | 14.1 | 6.6 | 1.9 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −2.5 | −0.3 | 3.8 | 9.0 | 13.9 | 17.0 | 18.5 | 18.1 | 14.3 | 9.1 | 3.5 | -0.6 | 8.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -5.2 | -3.3 | -0.2 | 3.9 | 8.3 | 11.4 | 12.7 | 12.6 | 9.5 | 5.0 | 0.9 | -3.0 | 4.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −24.1 | −22.2 | −18.6 | −5.1 | −1.9 | 1.8 | 3.6 | 3.0 | −0.7 | −5.5 | −13.1 | −19.4 | −24.1 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 24.6 | 23.8 | 24.4 | 31.5 | 61.0 | 72.2 | 63.7 | 56.3 | 37.6 | 30.7 | 37.4 | 27.1 | 490.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6.0 | 5.4 | 5.3 | 5.4 | 8.3 | 9.1 | 9.0 | 7.3 | 5.5 | 5.1 | 7.0 | 6.3 | 79.7 |
Eguzki orduak | 45.3 | 71.6 | 121.1 | 169.0 | 219.5 | 220.8 | 235.0 | 217.8 | 162.1 | 123.9 | 51.3 | 39.9 | 1677.3 |
Hezetasuna (%) | 84 | 81 | 73 | 65 | 67 | 69 | 67 | 68 | 73 | 78 | 84 | 85 | 75 |
Iturria (1): World Meteorological Organization (UN) | |||||||||||||
Iturria (2): NOAA |
Brnoko industria nagusiak armagintza, industria mekanikoa, kimikoa, ehunak eta janari industria dira.
FC Zbrojovka Brno hiriko futbol talde nagusia da.
Eliza gotiko eta eraikuntza barroko ugari daude hiri erdian. Hiriaren gainean Špilberk gotorlekua altxatzen da.
2001ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Ludwig Mies van der Rohek diseinaturiko Villa Tugendhat.