Darmstadt

Darmstadt
Darmstadt
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Hessen
Gobernu-eskualdeDarmstadt
AlkateaJochen Partsch
Izen ofizialaDarmstadt
Jatorrizko izenaDarmstadt
Posta kodea64283–64297
Udalerri kodea06411000
Geografia
Koordenatuak49°52′00″N 8°39′00″E / 49.8667°N 8.65°E / 49.8667; 8.65
Map
Azalera122.07 km²
Altuera144 m
MugakideakDarmstadt-Dieburg (en) Itzuli eta Offenbach (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria162.243 (2022ko abenduaren 31)
2.612 (2021)
alt_left 79.713 (%49,1) (%50,9) 82.530 alt_right
alt_left 78.126 (%48,2) (%50) 81.048 alt_right
Dentsitatea1.329,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1330 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia06151, 06150, 06159
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakGraz, Saanen, Alkmaar, Troyes, Chesterfield (en) Itzuli, Trondheim, Bursa, Plock, Szeged, Gyönk (en) Itzuli, Freiberg, Brescia, Uzhhorod, Liepāja, Logroño eta San Antonio
MatrikulaDA
darmstadt.de

Darmstadt Alemaniako Hessen estatuko hiria da, 139.233 biztanle dituelarik (2006). Frankfurtetik 30 km hegoaldera dago kokaturik eta Wiesbadenetik 25 km-ra. Darmstadt historikoki administrazio zentroa izan da, Hesse-Darmstadt konderriaren hiriburu izan baitzen eta, XX. mende hasieratik aurrera, hezkuntza, zientzia eta industria-sektore garrantzitsua garatu du. Gainera, hainbat industria kimikoren egoitza ere bada, Merck (farmazia produktuak) eta Röhm (plexiglas) industriena besteak beste. Era berean hiria, Europako Espazio Agentziaren menekoa den Operazio Espazialen Zentro Europearraren egoitza ere bada. Zientzia arloan duen garrantzia dela eta, Darmstadtio elementu kimikoa (110 zenbaki atomikoduna) hiriaren omenez hartu zuen izena, ioi astunen ikerketa zentroan (Gesellschaft für Schwerionenforschung, GSI) sintetizatua izan ondoren, Wixhausen-en, hiriaren iparraldean.

Historia

Jatorria

Darmstadt izena XI. mende amaieran agertu zen lehenengoz, Darmundestat izenarekin; hitzez-hitz itzuliz, gaur eguneko Darmstadt izen alemanak "Heste-hiria" esan nahi du. Dena dela, hau kointzidentzia bat besterik ez da, izenaren jatorria ezezaguna baita. Bertako dialektoko Dar-mund izenak, Padura zingiratsuak esan nahi du, baina ortografia akats baten edo beste izen baten ondorioa ere izan daiteke. Bertako hiritar askok ere, era oker batean uste dute izena Darmbach-etik datorrela (lehen hiria zeharkatzen zuen errekastoa). Izatez, errekasto horrek gaur eguneko izena askoz beranduago hartu zuen, hiriaren ostean, ez alderantziz.

Darmstadt hiri bihurtu zen 1330ean, Luis IV.a Bavariakoaren aginduz (orduko Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea), Katzenelnbogeneko kondeen eskuetan zegoen bitartean. Hiria, orduan Darmstait izena zuelarik, kondeen bigarren erresidentzia bihurtu zen, gaur eguneko gaztelua dagoen leku berean gaztelu txikiago bat eraiki zelarik.

Katzenelnbogeneko etxea desagertu zenean 1479an, hiria Hesseko zati izatera pasa zen eta lurraldeko agintariaren eserleku bihurtu zen 1567tik 1918ra, hasieran Landgraf-ena eta Hesseko duke handiena ostean.

Aro industriala

Hiria, XIX. mendean 10.000 biztanle baino zerbait gehiago izatetik 72.000 biztanle izatera pasa zen. Eskola politekniko bat, geroago Darmstadt-eko Unibertsitate Teknikoa bihurtuko zena, 1877an eratu zen.

XX. mende hasieran, Darmstadt Jugenstil (Art Nouveau-aren aldaera alemana) arte mugimenduaren zentro garrantzitsua izan zen. Urteroko arkitektura txapelketek eraginda garai horretako hainbat altxor arkitektoniko eraiki ziren. Garai horretan bertan, 1912an, Anton Kollisch kimikariak, Merck enpresarentzat zebilela, MDMA (estasia) sintetizatu zuten lehenengoz, Darmstadt-en. 1937an, Darmstadt-eko herri-eremua zabaldu egin zen, ondoko Arheilgen eta Eberstadt herriak bere gain hartzeko eta 1938an hiria, inguruko barrutitik (kreis) administratiboki banatu zen.

Alemania nazia

Darmstadt Alemaniako lehen hiria izan zen juduen dendak ixtea behartu zuena 1933 hasieran, Naziek boterera heldu eta lasterrera (lehen jazoera honetan, dendak egun bakar batez itxi ziren, "lasaitasun eta ordena komuna arriskuan jartzearren") 1942an, hiriko 3.000 judu baino gehiago Liebigschule esparrura bidali zituzten eta ostean, kontzentrazio esparru desberdinetara non gehienak hil ziren.

Alemaniako erresistentziako zenbait kide ezagun Darmstadt-eko hiritarrak ziren (Wilhelm Leuschner eta Theodor Haubach, biak erregimenaren aurka egiteagatik exekutatuak).

Darmstadteko Alde Zaharra ia guztiz suntsitu zen britainiarren bonba eraso batean, 1944ko irailaren 11an (Darmstadt lehenengoz bonbardatu zuten 1940ko uztailaren 30ean, 35 erasotatik lehena). Darmstadteko eraso hau su-ekaitz erako eraso goiztiarra izan zen -ondoren 1945eko otsailean Dresdenen erabiliko zen eraso mota bera- zeinean suzko bonba asko botatzen ziren hiri inguruan, lehergaiak hiri gainean bota baino lehen, konbustio prozesu autonomo bat hasiera emanez. Eraso hauetako bortitzenean, 11.000-12.500 biztanle artean hil ziren eta 66.000-70.000 geratu ziren etxegabe. Erasoaren ondorioz, hiri erdiaren hiru laurdenak suntsituak geratu ziren gerra osteko estilo arkitektoniko xarmarik gabekoa gailenduz, nahiz eta eraikin batzuk jatorrizko eran berreraikiak izan.

Bigarren Mundu Gerraren ostean

Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, Hesseneko hiriburua Darmstadt izatetik, kalte gutxiago izan zituen Wiesbaden hiria izatera pasa zen. XX. mendean zehar, teknologia enpresa eta ikerkuntza institutu desberdinetako egoitza bihurtu zen; hori dela eta, hiriak 1997tik aurrera bere burua "zientziaren hiri" moduan sustatzen du. Teknologia zentro ezaguna da, Frankfurteko aireportutik hurbil dagoena, espazioko industria aipagarriarekin (Espazio Operazioen Zentro Europarra eta Satelite Meteorologikoen Ustiaketarako Erakunde Europarra daude bertan) baita industria kimiko eta farmazeutiko garrantzitsua ere, alde batera utzi gabe informazio teknologia, bioteknologia, telekomunikazioak (Deutsche Telekom) eta mekatronikan dauden jarduera aipagarriak.

Hiriko TU Darmstadt unibertsitatea Alemaniako institutu tekniko garrantzitsuenetarikoa da eta ingeniaritza elektriko, mekaniko eta zibileko arloetan egiten duen irakaskuntza eta ikerketagatik da ezaguna.

Geografia

Klima

    Datu klimatikoak (Darmstadt)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15 17 24 29 31 35 35 38 30 26 18 15 38
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5 7 11 15 20 23 25 25 20 14 8 5 15
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0 1 3 6 11 13 15 15 11 7 4 1 7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -14 -12 -10 -4 1 3 6 7 2 -4 -8 -11 -14
Pilatutako prezipitazioa (mm) 28 27 27 29 29 44 43 41 27 41 25 36 33
Iturria:

Ondasun nabarmenak

Banaketa administratiboa

Hiria osatzen duten barrutien mapa

Darmstadt bederatzi barrutitan dago banaturik, bakoitza bere kode eta esparru geografiko definituarekin.

Zenbakia Izena Azalera
ha
Biztanleria
100 Darmstadt-Mitte 233,0 16.626
200 Darmstadt-Nord 1231,9 27.713
300 Darmstadt-Ost 2759,9 12.768
400 Bessungen 552,8 12.680
500 Darmstadt-West 1515,9 14.631
600 Arheilgen 1126,8 16.468
700 Eberstadt 1809,9 21.734
800 Wixhausen 2324,7 5.733
900 Kranichstein 655,5 10.750
  Darmstadt 12.210,3 141.058

Demografia

Bevölkerungsentwicklung der Stadt Darmstadt 1570 - 2008

Politika

Udalbatzaren osaera

Udalbatzaren osaera

Darmstadt hiriko udalbatza 71 zinegotzik osatzen dute, era honetan banaturik daudelarik eserlekuak alderdika:

Bozken %-a Zinegotziak Alderdia
%32,9 23 90 Aliantza/Berdeak
%24,8 18 Batasun Demokrata Kristaua
%21,3 15 Alderdi Sozialdemokrata
%6,5 5 UFFBASSE
%3,9 3 Linke
%3,5 3 UWIGA
%3,2 2 Alderdi Demokratiko Askea
%2,9 2 Alderdi Pirata
%1,0 0 Beste

Alkateen zerrenda (1945-)

Garaia Izena Alderdia
1945–1950 Ludwig Metzger Alderdi Sozialdemokrata
1951–1971 Dr. Ludwig Engel Alderdi Sozialdemokrata
1971–1981 Heinz Winfried Sabais Alderdi Sozialdemokrata
1981–1993 Günther Metzger Alderdi Sozialdemokrata
1993–2005 Peter Benz Alderdi Sozialdemokrata
2005-2011 Walter Hoffmann Alderdi Sozialdemokrata
2011-2023 Jochen Partsch 90 Aliantza/Berdeak
2023- Hanno Benz Alderdi Sozialdemokrata

Hiri senidetuak

Senidetzeen kartela.

Erreferentziak

Demografia

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak