Azaroaren 17 a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hogeita batgarren eguna da, 322.a bisurteetan . 44 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak
Suezko kanala
Egutegia
Aurreko eta hurrengo urteetan
Izendegia
Seaska egutegia:
Orkatz, Hostaizka eta Ostaixka.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
1982 – 50 prostitutak Londresko Gurutze Santuaren eliza okupatu zuten. Ingalaterrako Prostituten Kolektiboko kideak ziren. Protestak 12 egun iraun zuen. Prostituten aurkako jazarpenarekin bukatzea eskatzen zuten.
1983 – Mexikoko herri indigenen alde borrokatzen duen talde gerrillari antikapitalista EZLN (Askapen Nazionalerako Armada Zapatista) sortu zuten sei pertsonak Chiapasen .
2006 –
Segolene Royal Frantziako Alderdi Sozialistako hautagai aukeratu zuten, alderdiko hauteskunde primarioak irabazi eta gero.
50 pertsona atxilotu zituzten, ustez etorkinei iruzur egiten zien sare bateko kideak izateagatik, paper eta lan-eskaintza faltsuak eskaintzen zizkieten.
2012 – Egipton tren batek harrapatuta 49 lagun hil ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
1933 – Duck Soup ("Ahate Zopa") filma estreinatu zen, Leo McCareyk zuzendu eta Groucho Marx , Harpo Marx , Chico Marx , Zeppo Marx , Margaret Dumont , Louis Calhern , Raquel Torres eta Edgar Kennedy aktoreek antzeztu zutelarik.
1965 – The War Lord ("Gerraren Jauna") filma estreinatu zen, Franklin J. Schaffnerek zuzendu eta Charlton Heston , Richard Boone eta Rosemary Forsyth aktoreek antzeztu zutelarik.
1988 – Cinema Paradiso ("Paradisu Zinema") filma estreinatu zen, Giuseppe Tornatoreek zuzendua.
1999 – Sleepy Hollow filma estreinatu zen, Tim Burtonek zuzendu eta Johnny Depp , Christina Ricci , Miranda Richardson , Marc Pickering , Michael Gambon , Jeffrey Jones , Casper Van Dien , Ian McDiarmid , Michael Gough , Christopher Walken eta Richard Griffiths aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Euskal Herria
1847 – Francisco Javier Los Arcos , nafar ingeniari militar eta politikaria (h. 1905 ).
1875 – Henry Roussel , euskal zinema zuzendari eta antzezlea (h. 1946 ).
1881 – Jose Ramon Astibia , euskal idazlea (h. 1916 ).
1882 – Jose Maria Azkona , nafar idazle, itzultzaile eta liburuzalea (h. 1951 ).
1898 – Maurice Journeau , lapurtar musikagilea (h. 1999 ).
1903 – Sebastian Zapirain , gipuzkoar buruzagi eta militante komunista, PCEko militante historikoa (h. 1996 ).
1913 – Maria Victoria Uribe Lasso , Euskal Herrian kargu instituzional baterako proposatu zen lehen emakumea (h. 1990 ).
1928 – Pierre Accoce , zuberoar kazetari, idazle, historialari eta espeleologoa (h. 2020 ).
1932 –
1943 – Joxe Mari Korta , gipuzkoar enpresaburua eta ADEGIko presidentea (h. 2000 ).
1947 – Victor Urrutia , nafar soziologoa (h. 2017 ).
1948 – Sergio Blanco Rivas , bizkaitar abeslaria (h. 2015 ).
1949 – Tomás Urzainki , iruindar abokatu eta historialaria.
1950 – Anton Erkoreka , bizkaitar medikua, etnografoa eta medikuntzaren historialaria.
1954 – Dionisio Txoperena , Dio , Estatu Batuetara emigratutako euskaldun artzaina, AT&T konpainiaren iragarki-kanpaina batean parte hartzeagatik ospetsua (h. 2006 ).
1960 – Mikel Ugartemendia , gipuzkoar txirrindulari ohia.
1963 – Patxi Salinas , bizkaitar futbolari ohia.
1965 – Manuel Delgado , gipuzkoar txirrindulari ohia.
1968 – Juan Carlos Garro , nafar txirrindulari ohia.
1973 – Ibon Begoña , bizkaitar futbolari ohia.
1978 – Jone Guenetxea , bikaitar kazetaria
1979 – Mikel Astarloza , gipuzkoar txirrindularia.
1980 – Xabat Otxotorena , gipuzkoar txirrindulari ohia.
1981 – Iker Piedrafita , nafar abeslari eta gitarrista, konpositore eta ekoizlea.
1995 – Malen Ruiz de Azua , gipuzkoar atleta, pertika jauzian aditua.
1998 – Paula Suárez , arabar ziklo-kros txirrindularia.
Mundua
1587 – Joost van den Vondel , herbeheretar olerkari eta antzerkigilea, XVII. mendeko garrantzitsuena (h. 1679 ).
1612 – Frans Post , herbehereetar margolari barrokoa (h. 1680 ).
1650 – Joanna Koerten , holandar artista, margolaritzan, marrazkilaritzan, beiran grabatuak egiten eta argizaria modelatzen nabarmendua (h. 1715 ).
1749 – Nicolas Appert , frantziar asmatzaile eta gozogilea (h. 1841 ).
1755 – Luis XVIII.a Frantziakoa , Frantziako erregea (h. 1824 ).
1765 – Étienne Macdonald , frantziar mariskala (h. 1840 ).
1773 – Mihály Csokonai Vitéz , hungariar olerkaria (h. 1805 ).
1785 – Julia Nyberg , suediar poeta (h. 1854 ).
1790 –
1793 – Charles Lock Eastlake , ingeles margolari, galeria-zuzendari, bildumagaile eta idazlea (h. 1865 )
1848 – Max Théon , poloniar kabalista eta okultista judua (h. 1927 ).
1849 – Charlotte Wahlström , suediar margolaria (h. 1924 ).
1854 – Hubert Lyautey , frantziar mariskal eta administratzaile koloniala (h. 1934 ).
1856 – Evelyn Everett-Green , ingeles eleberrigilea (h. 1932 ).
1857 –
1865 – Josefa Teixidor i Torres , kataluniar margolaria (h. 1914 ).
1866 –
1881 – Ethel Bellamy , britainiar astronomia-informatikaria eta sismologoa (h. 1960 ).
1882 – Germaine Dulac , frantziar zinemagilea (h. 1942 ).
1886 – Elena Fortún , espainiar idazlea, haur eta gazte literaturakoa (h. 1952 ).
1887 – Bernard Montgomery , ingeles ofiziala (h. 1976 ).
1893 – Alain Gerbault , frantziar nabigatzailea.
1895 – Mikhail Mikhailovitx Bajtin , errusiar literatura-kritikaria (h. 1975 ).
1896 – Lev Vigotski , bielorrusiar psikologoa, neuropsikologia sobietikoaren buruetako bat (h. 1934 ).
1899 – Edna Murphy , estatubatuar aktorea (h. 1974 ).
1901 –
1902 – Eugene Wigner , estatubatuar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (h. 1995 ).
1903 – Nicolaas Diederichs , Hego Afrikako presidentea (h. 1978 ).
1904 – Isamu Noguchi , japoniar-estatubatuar eskultore eta paisaien arkitektoa (h. 1988 ).
1905 – Astrid Suediakoa , Belgikako erregina ezkontidea (h. 1935 ).
1906 –
1910 –
1911 – Charles Walters , estatubatuar zinemagilea (h. 1982 ).
1912 – Kim Sung-gan , hegokorear futbolaria (h. 1984 ).
1917 – José Baró Quesada , espainiar kazetari eta idazlea.
1918 – Ángeles Flórez Peón , Asturiasko Gazte Sozialisten lehendakaria, bizirik dagoen Espainiako azken miliziano sozialistatzat joa.
1920 – Jean Starobinski , suitzar medikua eta saiakeragilea (h. 2019 ).
1922 – Stanley Cohen , estatubatuar biokimikaria, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2020 ).
1923 – Aristides Pereira , lehenbiziko Cabo Verdeko presidentea (h. 2011 ).
1925 –
1928 –
1930 – Arlette Gruss , frantziar zirkuko-artista, lehoinabar hezle gisa nabarmena (h. 2006 ).
1931 – Pierre Nora , frantziar historialaria.
1932 – Manuel Charlín , espainiar kontrabandista eta droga-trafikatzailea, Los Charlines klanaren buruzagia (h. 2021 ).
1933 – Isao Iwabuchi , japoniar futbolaria (h. 2003 ).
1935 – Toni Sailer , austriar alpetar eskiatzailea, garai guztietako handienetakotzat hartua (h. 2009 ).
1938 – Calisto Tanzi , italiar negozio-gizona, Parmalat enpresaren sortzailea (h. 2022 ).
1940 – Luke Kelly , irlandar eta folk musikaria, The Dubliners taldearen sortzaileetako bat (h. 1984 ).
1942 –
1944 –
Gene Clark , estatubatuar abeslari eta egile abeslaria, The Byrds taldeko kide sortzailea (h. 1991 ).
Danny DeVito , estatubatuar aktore, umorista, zinema zuzendari eta ekoizlea.
Rem Koolhaas , herbehereetar arkitekto, hirigile, kazetari eta gidoilaria.
1945 –
1946 - Marifé Arroyo , La Mestra , irakasle aitzindaria da valentziera ikastetxeetan sartzen.
1948 – Jaime Huélamo , espainiar txirrindularia (h. 2014 ).
1950 – Roland Matthes , Ekialdeko Alemaniako igerilaria, historiako bizkarlari hoberena (h. 2019 ).
1952 –
1955 – Amanda Levete , britainiar arkitektoa.
1958 – Mary Elizabeth Mastrantonio , estatubatuar aktore eta abeslaria.
1960 – RuPaul , estatubatuar aktore, drag queen, modelo, musikari eta artista.
1966 –
1969 – Rebecca Walker , estatubatuar idazle, feminista eta ekintzailea.
1974 – Berto Romero , kataluniar umorista, irratiko esatari eta telebistako aurkezlea.
1976 – Brian T. Delaney , estatubatuar bikoiztaile eta umorista.
1978 – Rachel McAdams , kanadar aktorea.
1981 – Sarah Harding , ingeles abeslaria, modeloa eta aktorea (h. 2021 ).
1983 – Ioannis Bourousis , greziar saskibaloi jokalaria.
1985 – Edivaldo Hermoza , boliviar futbolaria.
1986 – Greg Rutherford , britainiar atleta, luzera jauzian aditua.
1989 – Roman Zozulia , ukrainar futbolaria.
1990 – Juan Manuel Delgado Lloria , espainiar futbolaria.
1991 - Queralt Lahoz , flamenko eta hip hop musika elkarnahasten dituen kataluniar abeslaria.
1993 - Ryan Edwards , australiar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
1611 – Nikolas Henrike Borboikoa , Frantzia eta Nafarroako infantea eta Orleansko dukea (j. 1607 ).
1727 – André Dreuillet , frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1664 ).
1874 – Francisco Lertsundi , gipuzkoar militar eta politikaria (j. 1817 ).
1902 – Damaso Legaz , euskal idazlea eta apaiza (j. 1838 ).
1944 - Alfonso del Valle de Lersundi , gipuzkoar historialaria (j. 1875 ).
1970 – Felix Arrarats , nafar kalonjea (j. 1883 ).
1971 – Máximo Ruiz Gaona , nafar elizgizona eta paleontologoa (j. 1902 ).
1972 – Pierre Apestegi , euskal zinema zuzendari, gidoigile eta idazlea (j. 1912 ).
1990 – Eugenia Idoiaga , bizkaitar emagina. (j. 1895 )
2013 – Antonio Cavero , euskal belar hockey jokalaria (j. 1932 ).
2018 – Juan Olabarri , bizkaitar kirolaria, belaren Finn Klasean aditua (j. 1936 ).
2023 – Agustin Ibarrola , euskal herritar margolari eta eskultorea (j. 1930 ).
Mundua
375 – Valentiniano I.a , erromatar enperadorea (j. 321 ).
474 – Leon II.a Bizantziokoa , Ekialdeko Inperio Erromatarreko agintaria (j. 467 ).
1231 – Elisabet Hungariakoa , Hungariako printzesa (j. 1207 ).
1494 – Giovanni Pico della Mirandola , italiar filosofoa eta pentsalaria (j. 1463 ).
1558 –
1573 – Juan de Sepúlveda , espainiar apaiz katolikoa, filosofo, legelari eta historialaria.
1592 – Joan III.a Suediakoa , Suediako erregea (j. 1537 ).
1624 – Jakob Böhme , alemaniar kristau mistikoa eta teologoa (j. 1575 ).
1668 – Alain-René Lesage , frantziar eleberrigilea eta drama-idazlea (j. 1668 ).
1681 – Tito Livio Burattini , veneziar asmatzaile, arkitekto, egiptologo, zientzialari, tresna zientifikoen egilea, bidaiari, ingeniari eta noble (j. 1617 ).
1768 – Thomas Pelham-Holles (Newcastleko I. dukea) , Britainia Handiko lehen ministroa (j. 1693 ).
1780 – Bernardo Bellotto , italiar margolari eta grabatzailea (j. 1721 ).
1796 – Katalina II.a Errusiakoa , Errusiako enperatriza (j. 1729 ).
1818 – Karlota Mecklenburg-Strelitzekoa , Britainia Handia eta Irlandako Erresumako erregina ezkontidea (j. 1744 ).
1858 – Robert Owen , galestar enpresaburu eta gizarte-ekintzailea (j. 1771 ).
1875 – Charles Vignoles , burdinbideetako ingeles ingeniaria (j. 1793 ).
1905 – Adolfo Luxenburgokoa , Nassauko azken duke subirano eta Luxenburgoko duke handia (j. 1817 ).
1917 – Auguste Rodin , frantziar eskultorea (j. 1840 ).
1922 – Robert Comtesse , Suitzako presidentea (j. 1847 ).
1924 – Eugène Simon , frantziar araknologo, entomologo eta botanikaria, historian armiarma taxonomia gehien egin duen ikerlaria (j. 1848 ).
1929 – Herman Hollerith , estatubatuar asmatzailea (j. 1860 ).
1945 – Manuel Hugué , espainiar idazle eta margolaria (j. 1872 ).
1947 –
1955 – James P. Johnson , estatubatuar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1894 ).
1959 – Heitor Villa-Lobos , brasildar musikagilea (j. 1887 ).
1968 – Mervyn Peake , ingeles idazle eta ilustratzailea (j. 1911 ).
1972 – Enriqueta O'Neill , Regina Flavio , espainiar aktorea eta idazlea (j. 1909 ).
1974 – Erskine Hamilton Childers , Irlandako Errepublikako 4. lehendakaria (j. 1905 ).
1988 – Magdaléna Štrompachová , Hungarian jaiotako eslovakiar margolari eta zaharberritzailea (j. 1919 ).
1990 – Robert Hofstadter , estatubatuar fisikaria, 1961eko Fisikako Nobel Saria (j. 1915 ).
1992 – Audre Lorde , afroamerikar idazle, feminista, lesbiana eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (j. 1934 ).
1998 – Fernando Quiñones , espainiar idazlea .
1999 – Enrique Urquijo , espainiar musikagilea, abeslaria, baxu-jotzailea eta gitarra-jotzailea (j. 1960 ).
2000 – Louis Néel , frantziar fisikaria, 1970ko Fisikako Nobel Saria (j. 1904 ).
2002 – Abba Eban , israeldar politikaria (j. 1915 ).
2006 –
2008 – Frank Otegui , AEBetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra (j. 1926 ).
2012 –
2013 – Doris Lessing , britainiar idazlea, 2007ko Literaturako Nobel Saria (j. 1919 ).
2017 –
Lilli Hornig , Manhattan proiektuan lan egin zuen txekiar-estatubatuar zientzialaria eta aktibista feminista (j. 1921 ).
Salvatore Riina , U curtu , siziliar mafiako buruzagi ohia eta garai guztietako kide ospetsuenetakoa (j. 1930 ).
2019 – Gustav Peichl , austriar arkitektoa (j. 1928 ).
2020 –
2021 – Luis Dimas , Nueva olako abeslari txiletarra (j. 1942 ).
2022 –
2023 – Luis Larraín Stieb , txiletar ingeniari zibila eta LGBT eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1980 ).
Jaiak eta urteurrenak
Kanpo estekak
Azaroaren 16 | Urteko egutegi | Azaroaren 18