Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
Arte eta kultura
Euskal Herrian
Munduan
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 2a – Asier Muniain, gipuzkoar surflaria.
- Urtarrilaren 4a – Iñigo Calderón, arabar futbolaria.
- Urtarrilaren 4a – Gontzal Rodriguez, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 5a – Jaroslav Plašil, txekiar futbolaria.
- Urtarrilaren 5a – Aneesh Sheth, indo-estatubatuar aktorea eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Urtarrilaren 6a – Eddie Redmayne, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Lauren Cohan, britainiar-estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Ruth Negga, irlandar-etiopiar aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Jade North, australiar futbolaria.
- Urtarrilaren 9a – Katalina Cambridgekoa, Cambridgeko dukesa ezkontidea.
- Urtarrilaren 9a – Weronika Korthals, kaxubiar abeslari eta musikagilea, kaxubieraz eta polonieraz abesten duena.
- Urtarrilaren 11 – Luis Alfonso Sota, nafar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 14a – Víctor Valdés, kataluniar futbol atezaina.
- Urtarrilaren 16a – Su Garrido Pombo, galiziar abeslaria eta musikagilea.
- Urtarrilaren 16a – Amaia Lujambio, nafar biologo eta atleta ohia.
- Urtarrilaren 17a – Asma al-Ghul, palestinar ekintzailea, kazetaria eta feminista sekularra.
- Urtarrilaren 17a – Javier Ortigosa, euskal herritar eskubaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 17a – Dwyane Wade, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 18a – Eneko Larrañaga, Enekora, gipuzkoar musikaria.
- Urtarrilaren 19a – Pete Buttigieg, estatubatuar politikaria.
- Urtarrilaren 20a – Ekaitz Goienetxea, euskal idazlea.
- Urtarrilaren 20a – Ines Olza, nafar hizkuntzalaria.
- Urtarrilaren 20a – Pierre Achille Webo, kamerundar futbolaria.
- Urtarrilaren 24a – Aitor Hernández, bizkaitar txirrindularia.
- Urtarrilaren 25a – Dan Atherton, mendi-bizikletako belgikar txirrindularia.
- Urtarrilaren 25a – Noemi, italiar abeslaria.
- Urtarrilaren 25a – Mulher Pepita, brasildar abeslaria, musikagilea eta dantzaria.
- Urtarrilaren 26a – Tomoko Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 27a – Thierry Harizmendi, baxenafar pilotaria.
- Urtarrilaren 27a – Ernest Urtasun, kataluniar politikari, diplomatikari eta ekonomialaria.
- Urtarrilaren 28a – Camila Sosa Villada, argentinar idazlea eta antzerki, zinema eta telebistako aktore transgeneroa.
- Urtarrilaren 30a – Daiki Iwamasa, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 30a – Nádson Rodrigues de Souza, brasildar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 31 – Helena Paparizou, greziar eta suediar pop abeslaria eta musikagilea.
Otsaila
- Otsailaren 1a – Matxalen Ziarsolo, bizkaitar eskubaloi jokalaria.
- Otsailaren 3a – Anna Puu, finlandiar abeslari eta kantautorea da .
- Otsailaren 3a – Bridget Regan, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 4a – Laurence Arné, frantziar aktorea.
- Otsailaren 5a – Laura del Río, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Otsailaren 5a – Jenn Suhr, estatubatuar atleta, pertika jauzian aditua.
- Otsailaren 6a – Alice Eve, britainiar aktorea.
- Otsailaren 7a - Esther Vaquero, espainiar kazetaria eta aurkezlea.
- Otsailaren 8a – Gabriel Rufián, kataluniar ekintzaile eta politikari ezkertiarra.
- Otsailaren 9a – Estiven Vélez, kolonbiar futbolari ohia.
- Otsailaren 10a – Justin Gatlin, estatubatuar atleta, abiadura probatan aditua.
- Otsailaren 10a - Naiara Aginako, EHUko telekomunikazio-ingeniari eta ikerlari arabarra.
- Otsailaren 10a – Ha Seok-jin, hegokorear aktorea.
- Otsailaren 10a – Fernando Romero Martínez, gipuzkoar bankari ohia eta zuzenbidean aditua, EiDF enpresaren sortzailea.
- Otsailaren 11 – Natalie Dormer, ingeles aktorea.
- Otsailaren 18a – José Rujano, venezuelar txirrindulari ohia, gere herrialdeko historiako txirrindulari onentzat hartua.
- Otsailaren 19a – Cristian Garma, kantabriar traineru estropadetako patroia.
- Otsailaren 19a – Mayalen Noriega, mexikar-espainiar igerilaria, txirrindularia eta triatleta.
- Otsailaren 20a – Lucía Aldao, galiziar poeta eta artista.
- Otsailaren 23a – Kazunori Iio, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 24a – Aiora Jaka, gipuzkoar itzultzailea, irakaslea eta ikertzailea.
- Otsailaren 25a – Meiko, estatubatuar abeslaria.
- Otsailaren 26a – Li Na, txinatar tenis-jokalari ohia.
- Otsailaren 28a – Natalia Vodianova, errusiar modeloa.
Martxoa
- Martxoaren 1a – Enrique Corrales, espainiar futbolari ohia.
- Martxoaren 1a – Juan Manuel Ortiz, espainiar futbolaria.
- Martxoaren 2a – Pilou Asbæk, daniar aktorea.
- Martxoaren 2a – Iñaki Goitia, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 2a – Ekaitz Saies, gipuzkoar piraguista, K1 modalitatean aritzen dena.
- Martxoaren 3a – Jessica Biel, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Martxoaren 3a – Rafa Martínez, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- Martxoaren 4a - Begoña Alfaro García, kataluniar-nafar politikaria, abokatua eta ekintzailea.
- Martxoaren 4a – Landon Donovan, estatubatuar futbolaria.
- Martxoaren 4a – Mikel Pagola, nafar futbolaria.
- Martxoaren 5a – Dan Carter, zeelandaberritar errugbi jokalaria.
- Martxoaren 8a – Endika Bordas, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 8a – Marjorie Estiano, brasildar abeslari eta aktorea.
- Martxoaren 9a – Emi Yamamoto, japoniar futbolari ohia.
- Martxoaren 10a – Patricia Rodríguez Barrios, gipuzkoar enpresaburua eta kirol talde-zuzendaria.
- Martxoaren 11 – Patrícia Araújo, brasildar modelo eta aktore pornografikoa (h. 2019).
- Martxoaren 11 – Thora Birch, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 11 – Tinixara Guanche, bizkaitar politikaria.
- Martxoaren 12a – Hisato Sato, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 12a – Yuto Sato, japoniar futbolaria.
- Martxoaren 15a – Iker Gereñu, arabar futbolari ohia.
- Martxoaren 15a – Malú, espainiar abeslaria.
- Martxoaren 15a – Iñigo Vélez, arabar futbolari ohia.
- Martxoaren 16a – Diane Rodríguez, pertsona transexualen eskubideen aldeko ekuadortar ekintzailea.
- Martxoaren 18a – Timo Glock, 1 Formulako alemaniar pilotua.
- Martxoaren 19a – Manex Agirre, arabar bertsolaria.
- Martxoaren 19a – Higinio Rivero, bizkaitar piraguista paralinpikoa.
- Martxoaren 22a – Hasier Larretxea, nafar idazle eta poeta.
- Martxoaren 22a – Constance Wu, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 24a – Fourie du Preez, hegoafrikar errugbi jokalari ohia.
- Martxoaren 25a – David Bustamante, kantabriar abeslaria.
- Martxoaren 25a – Jenny Slate, estatubatuar aktore eta umorista.
- Martxoaren 26a – Mikel Arteta, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 28a – Jon Plazaola, gipuzkoar aktorea eta umorista.
- Martxoaren 30a – Javier Portillo, espainiar futbolari ohia.
- Martxoaren 31 – Chloé Zhao, txinatar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
Apirila
- Apirilaren 1a – Andreas Thorkildsen, norvegiar atleta ohia, xabalina jaurtiketan aditua.
- Apirilaren 3a – Gaizka Amondarain, bizkaitar idazlea.
- Apirilaren 3a – Sofia Boutella, franko-aljeriar aktore eta dantzaria.
- Apirilaren 3a – Cobie Smulders, kanadar aktore eta modeloa.
- Apirilaren 4a - Jessica Cediel, kolonbiar aktorea, kazetaria, modeloa eta telebistako aurkezlea.
- Apirilaren 5a – Lacey Duvalle, estatubatuar aktore pornoa.
- Apirilaren 6a – Miguel Ángel Silvestre, espainiar aktorea.
- Apirilaren 8a – Gennady Golovkin, kazakhstandar boxeolaria.
- Apirilaren 8a – Carol Miranda, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 10a – Chyler Leigh, .estatubatuar aktorea
- Apirilaren 15a – Seth Rogen, kanadar aktore eta umorista.
- Apirilaren 16a – Gina Carano, estatubatuar aktore, modelo eta arte martzialetako kirolaria.
- Apirilaren 16a – Dareen Tatour, palestinar poeta, argazkilari eta sare sozialetako aktibista.
- Apirilaren 17a – Joseba Zumeta, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 19a – Filip Jícha, txekiar eskubaloi jokalaria.
- Apirilaren 20a – Jānis Blūms, letoniar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 22a – Joseba Agirrezabala, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 22a – Kaká, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 24a – Kelly Clarkson, estatubatuar kantautore, konpositore, aktore eta aurkezlea.
- Apirilaren 24a – Maria Kalesnikava, bielorrusiar musikaria eta ekintzaile politikoa.
- Apirilaren 24a – David Oliver, estatubatuar atleta ohia, hesi proba motzetan aditua.
- Apirilaren 25a – Karine Ferri, frantziar modelo eta telebista aurkezlea.
- Apirilaren 25a – Julia Satxuk, ukrainar aktibista, pertsona desgaituen eskubideen aldekoa.
- Apirilaren 26a – Joanne Gobure, nauruar poeta.
- Apirilaren 27a – Sister Fa, emakumezkoen mutilazio genitalaren aurkako ekintzailea eta rap abeslari senegaldarra.
- Apirilaren 27a – Yutaka Tahara, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 28a – Pablo González Yagüe, bizkaitar-errusiar kazetaria eta politologoa.
- Apirilaren 30a – Kirsten Dunst, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria.
- Apirilaren 30a – Eider Olazar, gipuzkoar kazetaria eta politikaria.
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Jamie Dornan, iparrilandar aktore, modelo eta musikaria.
- Maiatzaren 2a – Fábio Felício, portugaldar futbolaria.
- Maiatzaren 3a – Ola Bini, suediar ekintzaile politiko eta software garatzailea, Julian Assange eta Wikileaksekin lotura duelakoan atxilotua.
- Maiatzaren 3a – Rebecca Hall, ingeles aktore eta zinema zuzendaria.
- Maiatzaren 3a – Mina Orfanou, greziar emakumezko aktore transgeneroa.
- Maiatzaren 5a – Vanessa Bryant, estatubatuar filantropoa.
- Maiatzaren 6a – Iñaki Goikoetxea Beristain, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 6a – Francisco Ventoso, espainiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 7a – Jay Bothroyd, ingeles futbolaria.
- Maiatzaren 7a – Iban Garate, gipuzkoar aktorea eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 8a – Jon Santamaria, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 9a – Javier Casas, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 10a – Ophelia Pastrana, kolonbiar fisikari, ekonomialari eta enpresa-ekintzailea.
- Maiatzaren 13a – Tabrett Bethell, australiar aktore eta modeloa.
- Maiatzaren 13a – Marta Docando, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 15a – Layal Abboud, libanoar pop abeslari, soinu-poeta liriko eta dantzaria.
- Maiatzaren 15a – Veronica Campbell, jamaikar atleta, abiadura probetan munduko hoberenetakoa.
- Maiatzaren 17a – Sheila Alaña, bizkaitar saskibaloi-jokalari ohia.
- Maiatzaren 17a – Vjosa Osmani, Kosovoko presidentea.
- Maiatzaren 17a – Tony Parker, frantziar saskibaloi jokalari ohia, NBAren final bateko MVP izaten lehenengo europarra.
- Maiatzaren 18a – Pablo Feijóo, gipuzkoar errugbilaria.
- Maiatzaren 19a – Klaas Vantornout, flandriar ziklo-kroslaria.
- Maiatzaren 20a – Petr Čech, txekiar futbolaria, atezaina.
- Maiatzaren 20a – Jon Kortaberria, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 21a – Zuriñe Rodríguez, bizkaitar triatleta.
- Maiatzaren 22a – Eider Hurtado, bizkaitar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 22a – Montse Tomé, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 23a – Stevica Ristić, mazedoniar futbolaria.
- Maiatzaren 24a – Marga Prohens, Balear Uharteetako presidentea.
- Maiatzaren 25a – Ezekiel Kemboi, keniar atleta, 3.000 metro hesidun proban aditua.
- Maiatzaren 28a – Alexa Davalos, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 30a – Daniel Silva dos Santos, brasildar futbolaria (h. 2019).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Salvador Espín, espainiar komiki ilustratzaile eta diseinatzailea.
- Ekainaren 1a – Mikaël Etcheverria, lapurtar errugbilari ohia.
- Ekainaren 1a – Justine Henin, belgikar tenislari ohia.
- Ekainaren 3a – Andere Arriolabengoa, gipuzkoar bertsolaria.
- Ekainaren 3a – Jelena Isinbaieva, errusiar pertika jauzilaria, emakumezkoetan historiako pertika jauzilaririk onena.
- Ekainaren 5a – Achille Emaná, kamerundar futbolaria.
- Ekainaren 7a – Pedro Gómez Carmona, arabar futbol entrenatzaile eta kirol zuzendaria.
- Ekainaren 7a – Iker Mezo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 7a – Aya Shimokozuru, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 7a – Julen Zubero, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 8a – Pedro Izurza, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 8a – Nadia Petrova, errusiar tenislari ohia.
- Ekainaren 9a – Yoshito Okubo, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 10a – Tara Lipinski, estatubatuar izotz-gaineko patinatzaile artistiko ohia, aktorea eta kirol esataria.
- Ekainaren 11 – Diana Taurasi, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Ekainaren 12a – Nagore Tolosa, gipuzkoar itzultzailea.
- Ekainaren 13a – Kenenisa Bekele, distantzia luzeetako etiopiar atleta, historian izan den fondista hoberenetakoa.
- Ekainaren 14a – Lang Lang, txinatar piano-jotzailea.
- Ekainaren 15a – Lander Aperribai, gipuzkoar txirrindularia.
- Ekainaren 16a – Jorge Azanza, nafar txirrindularia.
- Ekainaren 17a – Dobet Gnahoré, bolikostar abeslari, musikagile, perkusionista eta dantzaria.
- Ekainaren 20a - Sonia Megias, espainiar musikagile, artista, abesbatza-zuzendaria, musikari eta hezitzailea.
- Ekainaren 21a – Amisha Carter, estatubatuar saskibaloi-jokalaria.
- Ekainaren 21a – William Galeskoa, Galesko printzea.
- Ekainaren 22a – Andoni Iraola, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 23a – Bart Aernouts, belgikar txirrindularia.
Uztaila
- Uztailaren 1a – Gaizka Lasa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 5a – Alain Arroyo, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 5a - Tuba Büyüküstün, turkiar aktorea.
- Uztailaren 5a – Raúl García de Mateos, espainiar txirrindularia.
- Uztailaren 5a – Philippe Gilbert, belgikar txirrindularia.
- Uztailaren 6a – Gorka Lasaosa, kataluniar aktorea.
- Uztailaren 7a – Galder Gonzalez, euskal wikilari, dibulgatzaile, geologo eta primatologoa.
- Uztailaren 8a – Sophia Bush, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta ekintzailea.
- Uztailaren 8a - Asier Lopez Etxeberria, gipuzkoar arraun-patroia.
- Uztailaren 9a – Kozue Ando, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 11 – Ibai Rejas, arabar futbolari ohia.
- Uztailaren 12a – Benjamin Lacombe, frantziar ilustratzaile eta komikigilea.
- Uztailaren 12a – Shunta Nagai, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 13a – Ion Ansotegi, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 15a – Alan Perez, nafar txirrindularia.
- Uztailaren 16a – André Greipel, alemaniar txirrindularia.
- Uztailaren 18a – Priyanka Chopra, indiar abeslari, aktorea eta 2000ko Miss Mundua.
- Uztailaren 18a – Rachel McKinnon, kanadar filosofia irakaslea, txirrindularia eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Uztailaren 19a – Jared Padalecki, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 19a – María Sefidari Huici, espainiar psikologoa eta irakaslea, Wikimedia Fundazioko Administrazio Kontseiluko presidentea.
- Uztailaren 22a – Anna Txitxerova, errusiar altuera jauzilaria.
- Uztailaren 24a – Elisabeth Moss, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 24a – Anna Paquin, kanadar-zeelandaberriar aktorea.
- Uztailaren 28a – Joseba Arriaga, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 28a – Amaia Olabarrieta, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 29a – Abdul Azim, bruneitar printze eta zinema ekoizlea (h. 2020).
- Uztailaren 29a – Allison Mack, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 30a – Marta Calamonte, espainiar gimnasta ohia, entrentzailea eta fisioterapeuta.
- Uztailaren 30a – Yvonne Strahovski, australiar aktorea.
- Uztailaren 31 – Anabel Medina Garrigues, espainiar tenislari ohia eta entrenatzailea.
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Hugo Horiot, frantziar idazle, aktore eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea.
- Abuztuaren 5a – Lolo Jones, estatubatuar hesi lasterkari eta bobsleigh-laria.
- Abuztuaren 6a – Jokin Argote, gipuzkoar pilotari ohia.
- Abuztuaren 6a – Gaël Faye, ruandar-frantziar abeslari, rap musikari eta idazlea.
- Abuztuaren 7a – Merilin Kotta, estoniar erromanista, itzultzailea eta irakaslea.
- Abuztuaren 8a – Enrico Franzoi, italiar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 9a – Tyson Gay, estatubatuar atleta ohia.
- Abuztuaren 9a – Anna Simon, kataluniar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Abuztuaren 10a – Devon Aoki, estatubatuar aktore eta supermodeloa.
- Abuztuaren 11 – Anzhelika Savtxenko, ukrainar aktorea.
- Abuztuaren 12a – Ainhize Hurtado, bizkaitar ehungintzako artista.
- Abuztuaren 15a – Rory Best, irlandar errugbi jokalaria.
- Abuztuaren 20a – Mijaín López Núñez, kubatar borrokalaria, garai guztietako borrokalari greko-erromatar onena.
- Abuztuaren 20a – Joshua Kennedy, australiar futbolari ohia.
- Abuztuaren 22a - Nezha Alaoui, marokoar enpresaria, berritzaile soziala eta filantropoa.
- Abuztuaren 22a – Bergüzar Korel, turkiar aktore eta abeslaria.
- Abuztuaren 23a – Mari Paz Azagra, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 23a – Natalie Coughlin, estatubatuar igerilaria.
- Abuztuaren 23a – Chanda Prescod-Weinstein, estatubatuar kosmologoa, dibulgatzailea eta genero-ekintzailea.
- Abuztuaren 28a – LeAnn Rimes, estatubatuar abeslaria.
- Abuztuaren 30a – Eunate Agirre, bizkaitar surflari eta bodyboardlaria.
- Abuztuaren 30a – Andy Roddick, estatubatuar tenislari ohia.
Iraila
- Irailaren 4a – Hildur Guðnadóttir, islandiar musikari eta musikagilea, klasikoan trebatutako biolontxelo-jolea.
- Irailaren 4a – Eskisabel Sueskun, nafar politikaria.
- Irailaren 6a – Mattin Auzki, lapurtar errugbilaria.
- Irailaren 7a – Ixone Aroma, bizkaitar dantzaria, irakaslea eta feminista.
- Irailaren 8a – Austin Russell, Chumlee, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia.
- Irailaren 9a – Unai Muñoa, gipuzkoar bertsolaria eta bertso-eskola irakaslea.
- Irailaren 10a – Misty Copeland, estatubatuar balleteko dantzaria, antzezlea, idazlea eta aitzindaria.
- Irailaren 10a – David López Moreno, errioxar futbolaria.
- Irailaren 11 – Sviatlana Tsikhanouskaia, bielorrusiar giza eskubideen aldeko ekintzailea eta politikaria.
- Irailaren 11 – Lieuwe Westra, Herbehereetako txirrindularia (h. 2023).
- Irailaren 12a – Zoran Planinić, kroaziar saskibaloi jokalari ohia.
- Irailaren 13a – Soraya Arnelas, estremadurar abeslaria.
- Irailaren 13a – Clara Serra, espainiar filosofo, ikertzaile, idazle eta politikari ohia.
- Irailaren 15a – Jesse Andrews, estatubatuar idazle eta gidoigilea.
- Irailaren 16a – Iraia Garcia, bizkaitar atleta.
- Irailaren 16a – María Zaragoza, espainiar idazlea.
- Irailaren 22a – Billie Piper, ingeles aktore eta abeslaria.
- Irailaren 23a – Aina Clotet, kataluniar aktore eta zuzendaria.
- Irailaren 23a – Shyla Stylez, kanadar aktore pornografikoa (h. 2017).
- Irailaren 25a – Eva Guerrero, bizkaitar dantzaria eta koreografoa.
- Irailaren 26a – Carlos Anchetta, salvadortar idazle, argitaratzaile eta gidoilaria.
- Irailaren 26a – Iñaki Apalategi, gipuzkoar bertsolaria.
- Irailaren 28a – Takeshi Aoki, japoniar futbolaria.
- Irailaren 28a – Nolwenn Leroy, bretainiar abeslaria.
- Irailaren 29a – Ester Martin Bergsmark, suediar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- Irailaren 29a – Matt Giteau, australiar errugbilaria.
Urria
- Urriaren 8a – Annemiek van Vleuten, herbehereetar txirrindularia.
- Urriaren 9a – Udane Ansa Iragorri, gipuzkoar ilustratzailea, diseinatzaile, maketatzailea eta irakaslea.
- Urriaren 11 – Gérald Darmanin, frantziar politikaria.
- Urriaren 13a – Ian Thorpe, australiar igerilari ohia.
- Urriaren 16a – Frédéric Michalak, frantziar errugbilaria.
- Urriaren 16a – Mari Paz Mosana Motanga, ekuatoreginear abiadura-lasterkaria.
- Urriaren 18a – Svitlana Loboda, ukrainar abeslaria.
- Urriaren 20a – Sustrai Colina, lapurtar bertsolaria, bertso irakaslea eta kazetaria.
- Urriaren 20a – Adela Jušić, bosniar artista bisual garaikidea.
- Urriaren 21a – Maria Gaidar, errusiar eta ukrainar politikaria.
- Urriaren 21a – Asier Ormazabal, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 21a – Iñigo Ros, nafar futbolaria.
- Urriaren 23a – Ana Dulce Félix, distantzia luzeko portugaldar korrikalaria, mendi-kros eta errepidean aditua.
- Urriaren 24a – Mikel Unanue, gipuzkoar curling-jokalaria.
- Urriaren 25a – Leticia Gaspar, bizkaitar artista eta ikertzailea.
- Urriaren 26a – Sota Nakazawa, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 29a – Chelan Simmons, kanadar aktore eta modeloa.
- Urriaren 30a – Clémence Poésy, frantziar aktorea.
Azaroa
- Azaroaren 1a – Jone Novo, bizkaitar kameraria, argazkilaria eta editorea.
- Azaroaren 4a – Koldo Garcia Etxebarria, bizkaitar biologo ikertzailea.
- Azaroaren 5a – Velia Vidal, afroindigena kolonbiar aktibista, idazlea, irakurketaren sustatzailea eta kultur kudeatzailea.
- Azaroaren 7a – Juan Ugarte Aiestaran, gipuzkoar futbolari ohia.
- Azaroaren 10a – Celma Ribas, angolar abeslaria, konpositorea eta enpresaria.
- Azaroaren 10a – Amets Txurruka, bizkaitar txirrindularia.
- Azaroaren 12a – Leticia Comerón, PPko arabar politikaria.
- Azaroaren 12a – Anne Hathaway, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 14a – Fernando Garibay, estatubatuar idazle eta musika ekoizlea.
- Azaroaren 15a – Jenifer, frantziar abeslaria.
- Azaroaren 18a – Marlène Schiappa, frantziar politikaria, idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista.
- Azaroaren 22a – Aitzole Araneta, donostiar sexologo eta ekintzaile transfeminista.
- Azaroaren 22a – Isild Le Besco, frantziar aktore eta zuzendaria.
- Azaroaren 23a – Asafa Powell, jamaikar atleta, abiadura probetan espezializatua.
- Azaroaren 24a – Egoitz Zelaia, lapurtar bertsolaria eta euskal idazlea.
- Azaroaren 27a – Tatsuya Tanaka, japoniar futbolaria.
- Azaroaren 28a – Nataša Maza, serbiar folk abeslaria.
- Azaroaren 29a – Ane Ibarzabal, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 29a – Paula Oribe, arabar gimnasta erritmiko ohia.
- Azaroaren 30a – Elisha Cuthbert, kanadar aktorea.
Abendua
- Abenduaren 1a – Riz Ahmed, ingeles aktorea, musikaria eta aktibista.
- Abenduaren 4a – Nick Vujicic, motibazio-gaiei buruzko hizlari eta sermoilaria, beso eta hankarik gabe jaioa.
- Abenduaren 5a – Keri Hilson, estatubatuar abeslari eta musikagilea.
- Abenduaren 6a – Alberto Contador, espainiar txirrindularia.
- Abenduaren 7a – Vanesa Amorós, espainiar eskubaloi jokalari ohia eta entrenatzailea.
- Abenduaren 8a – Julen Aginagalde, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Abenduaren 8a – Nicki Minaj, trinitatear rap eta hip hop abeslari eta konposatzailea.
- Abenduaren 8a – Jimmy Rave, estatubatuar borrokalari profesionala (h. 2021).
- Abenduaren 8a – Ander Rodriguez, gipuzkoar politikaria.
- Abenduaren 10a – Aitziber Garmendia, gipuzkoar aktorea
- Abenduaren 11 – Natalia, espainiar abeslaria, konpositorea eta telebistako aurkezlea.
- Abenduaren 12a – Dmitri Tursunov, errusiar tenislaria.
- Abenduaren 13a – Iosu Baleztena, nafar pilotari ohia.
- Abenduaren 15a – Mikel Llorente, gipuzkoar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- Abenduaren 16a – Jared Graves, BMX, downhill eta 4X modalitatetan aritzen den mendi-bizikletako australiar txirrindularia.
- Abenduaren 17a – Dynamo, britainiar mago eta ilusionista.
- Abenduaren 18a – Marta Moreno, nafar futbolaria.
- Abenduaren 20a – Mikel Álvaro, arabar futbolaria.
- Abenduaren 23a – Beatriz Luengo, espainiar abeslari, dantzari eta aktorea.
- Abenduaren 25a – Irati Anda, arabar eskalatzailea eta bertsolaria.
- Abenduaren 28a – Beñat Lizaso, gipuzkoar bertsolaria.
- Abenduaren 30a – Kristin Kreuk, kanadar aktorea.
- Abenduaren 31 – Katalin Bársony, hungariar soziologo eta zinema zuzendaria.
- Abenduaren 31 – David Mouriz, eusko-galiziar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Adur Larrea, bizkaitar animazio-sortzailea, komikigilea eta ilustratzailea.
- Aguxtin Alkhat, baxenafartar folk eta pop-rock musikaria.
- Aiora Zabala, gipuzkoar zientzilaria eta komunikatzailea.
- Amaia Nausia, nafar historialaria eta Eusko Ikaskuntzako egitasmoen arduraduna.
- Ander Arzak, gipuzkoar kazetaria.
- Andoni Lubaki, gipuzkoar foto kazetaria.
- Ane Ibarzabal, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Ane Sanchez, gipuzkoar aktorea.
- Arkaitz Zelaia, gipuzkoar bertsolaria.
- Ekhiñe Atorrasagasti, gipuzkoar kazetari, irrati-esatari eta telebista-aurkezlea.
- Eneko Burzako, MobyDick, bizkaitar musikaria.
- Enrike Renteria, euskal herritar margolaria (j. 1900).
- Gari Mujika, gipuzkoar kazetari eta politikaria, EH Bilduko zuzendari nagusia.
- Gorka Azkune Galparsoro, gipuzkoar informatikaria, EHUko irakaslea eta ikertzailea.
- Gorka Julio, gipuzkoar informatikari software-garatzailea eta irakaslea.
- Gorka Suaia, arabar rap musikaria.
- Igor Muniategi, bizkaitar bertsolaria.
- Iker Serrano, nafar artista.
- Ines Osinaga, gipuzkoar abeslaria eta akordeoi-jotzailea.
- Isabel Cadenas, bizkaitar kazetari, idazle, soinu-dokumentalista eta audio-ekoizlea.
- Jon Telleria, euskal kazetaria.
- Jone Berriozabal, bizkaitar politikaria.
- Josu Calvo, gipuzkoar abeslaria.
- June Crespo, nafar artista, eskultura, litografia eta marrazketa lantzen dituena.
- Katixa Dolhare-Zaldunbide, lapurtar idazlea, literaturan agregatua eta doktorea.
- Leire Lopez Ziluaga, bizkaitar irakasle, editore eta musika eta literatura kritikaria.
- Lorena Fernández Álvarez, bizkaitar informatika-ingeniaria.
- Maider Segurola, gipuzkoar kazetaria.
- María Lecumberri, Barañaingo alkatea.
- Marie Pourquié, lapurtar neuropsikohizkuntzalaria.
- Markel Ormazabal, gipuzkoar idazlea eta militante abertzalea.
- Mikel Karton, gipuzkoar abeslaria.
- Mikel Uraken, bizkaitar abeslaria.
- Nahia Zubeldia, lapurtar idazle eta musikaria.
- Oihane Garzaron, nafar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Olatz Gorrotxategi, bizkaitar aktore, gidoigile eta zuzendaria.
- Raquel Esteban Terradillos, bizkaitar landare-ekofisiologoa.
- Tristan Murgi, lapurtar musikaria.
- Unai Baztarrika, gipuzkoar informatika ingeniari eta poeta.
- Xabier Paya, bizkaitar bertsolaria.
- Odei Antxustegi-Etxearte, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Reyes Prados, andaluziar kazetari eta telebista aurkezle euskalduna.
- Andolalao Rakotoarison, madagaskartar-alemaniar herpetologoa.
- Cristina Olea, galiziar kazetaria.
- Daniela Santiago, espainiar emakumezko aktore transgeneroa.
- Kassiane Asasumasu, estatubatuar aktibista.
- María Hesse, espainiar ilustratzailea.
- Massouda Kohistani, afganistandar abokatu eta aholkularia.
- Pamela Palenciano, espainiar monologo-egilea, komunikatzailea eta ekintzaile feminista.
- Toni Morillas, espainiar komunikologoa, politikaria eta feminista.
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Pedro Mendizabal, bizkaitar abokatu eta politikaria (j. 1923).
- Urtarrilaren 2a – Paulo Garaialde, gipuzkoar taxilaria, Triple Ak eraila (j. 1922).
- Urtarrilaren 2a – Victor Fontan, frantziar txirrindularia (j. 1892).
- Urtarrilaren 10a – Florentzio Bustintza, euskal farmazialaria, zientzialaria eta unibertsitateko irakaslea (j. 1902).
- Urtarrilaren 14a – Gonzalo Manso de Zúñiga, errioxar idazle eta argitaratzailea, euskal historiaz, etnografiaz eta folkloreaz arduratua (j. 1902).
- Urtarrilaren 16a – Ramón José Sender, espainiar idazlea (j. 1901).
- Urtarrilaren 17a – Varlam Xalamov, errusiar idazle, kazetari eta olerkaria (j. 1907).
- Urtarrilaren 18a – Huang Xianfan, txinatar historialaria eta antropologoa (j. 1899).
- Urtarrilaren 22a – Eduardo Frei Montalva, Txileko presidentea (j. 1911).
- Urtarrilaren 23a – Maria Archer, portugaldar idazlea (j. 1899).
- Urtarrilaren 24a – Alfredo Ovando Candía, Boliviako presidente eta diktadorea (j. 1918).
- Urtarrilaren 25a – Mikhail Suslov, sobietar politikaria (j. 1902).
- Urtarrilaren 27a – Nemesio Etxaniz, gipuzkoar idazlea eta apaiza (j. 1899).
- Urtarrilaren 28a – Élisabeth Chaplin, Nabis estiloko margolaria (j. 1890).
- Urtarrilaren 28a – Manu Robles-Arangiz, [euskal herritar politikari eta sindikalista, ELAren sortzaileetakoa (j. 1884).
- Urtarrilaren 29a – Palden Thondup Namgyal, azken Sikkimgo erregea (j. 1923).
Otsaila
- Otsailaren 5a – Jean Etxeberri, lapurtar errugbilaria (j. 1901).
- Otsailaren 6a – Ben Nicholson, ingeles margolaria (j. 1894).
- Otsailaren 13a – Fernando Valera Aparicio, espainiar politikari eta idazlea, Errepublikaren Erbesteko azken presidentea (j. 1899).
- Otsailaren 17a – Thelonious Monk, estatubatuar jazz pianojole eta konposatzailea, Bebop jazz musika estiloaren sortzaileetako bat (j. 1917).
- Otsailaren 17a – Lee Strasberg, estatubatuar antzezle, zuzendari eta antzerkiko irakaslea (j. 1901).
- Otsailaren 18a – Ngaio Marsh, zeelandaberritar idazle eta antzerki zuzendaria (j. 1895).
- Otsailaren 26a – Paco Martínez Soria, espainiar aktore, antzerki enpresari eta zinema izarra (j. 1902).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Frank Sargeson, zeelandaberritar idazlea (j. 1903).
- Martxoaren 2a – Philip K. Dick, estatubatuar idazlea eta eleberrigilea, zientzia-fikziozko generoan eragin handiduna (j. 1928).
- Martxoaren 3a – Georges Perec, frantziar idazlea (j. 1936).
- Martxoaren 5a – John Belushi, estatubatuar aktore, umorista eta musikaria eta The Blues Brothers taldearen sortzaileetako bat (j. 1949).
- Martxoaren 6a – Ayn Rand, judu jatorriko errusiar-estatubatuar filosofo eta idazlea, objektibismoaren garatzailea (j. 1905).
- Martxoaren 7a – Ida Barney, estatubatuar astronomoa, 150.000 izarren neurketa astrometrikoak egin zituelako ezaguna (j. 1886).
- Martxoaren 18a – Vasili Txuikov, sobietar teniente jenerala (j. 1900).
- Martxoaren 29a – Antonio Emery, gipuzkoar futbolaria (j. 1905).
- Martxoaren 29a – Walter Hallstein, alemaniar politikari eta diplomazialaria, Europako Batzordeko lehenbiziko lehendakaria (j. 1901).
- Martxoaren 29a – Esteban Muruetagoiena, bizkaitar medikua, tortura aztarna nabarmenak zituela (j. 1943).
- Martxoaren 29a – Carl Orff, alemaniar musikagilea (j. 1895).
Apirila
Maiatza
- Maiatzaren 6a – José Juan Bautista Merino Urrutia, euskal-errioxar historialari eta euskalaria (j. 1886).
- Maiatzaren 8a – Gilles Villeneuve, kanadar 1 Formulako gidaria (j. 1950).
- Maiatzaren 10a – Peter Weiss, alemaniar-suediar idazlea, margolaria eta zinemagilea (j. 1916).
- Maiatzaren 17a – Peter Boardman, britainiar mendizalea eta idazlea (j. 1950).
- Maiatzaren 20a – Belén Balerdi, Irura III, gipuzkoar erraketista (j. 1937).
- Maiatzaren 21a – Valentín Pueyo, nafar legelari eta Osasunako presidentea (j. 1908).
- Maiatzaren 21a – Jose Manuel Urkiola, gipuzkoar futbolaria (j. 1912).
- Maiatzaren 22a – Cevdet Sunay, Turkiako presidentea (j. 1899).
- Maiatzaren 24a – Tauno Palo, finlandiar aktore eta abeslaria (j. 1908).
- Maiatzaren 26a – Pamela Hinkson, anglo-irlandar eleberrigilea eta kazetaria (j. 1900).
- Maiatzaren 28a – William Giauque, kanadiar-estatubatuar kimikaria, 1949ko Kimikako Nobel Saria (j. 1895).
- Maiatzaren 29a – Romy Schneider, austriar aktorea (j. 1938).
- Maiatzaren 31 – Juan Antonio Zunzunegi, gaztelaniazko bizkaitar idazlea (j. 1901).
Ekaina
- Ekainaren 2a – Fazal Ilahi Chaudhry, Pakistango 5. presidentea (j. 1904).
- Ekainaren 5a – Roger Bonvin, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1907).
- Ekainaren 10a – Carmen Cascante, nafar maistra (j. 1885).
- Ekainaren 10a – Rainer Werner Fassbinder, alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria (j. 1945).
- Ekainaren 12a – Karl von Frisch, austriar zoologoa (j. 1886).
- Ekainaren 12a – Marie Rambert, poloniar jatorriko ingeles dantzari eta ballet-zuzendaria (j. 1888).
- Ekainaren 13a – Khalid Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1913).
- Ekainaren 18a – Djuna Barnes, estatubatuar idazlea (j. 1892).
- Ekainaren 18a – Bianca Ceva, italiar kritikari literarioa, itzultzailea eta irakaslea (j. 1897).
- Ekainaren 18a – John Cheever, estatubatuar idazlea (j. 1912).
- Ekainaren 18a – Curd Jürgens, alemaniar aktorea (j. 1915).
- Ekainaren 21a – Gerardo Bilbao, bizkaitar futbolaria (j. 1907).
- Ekainaren 22a – Martim Francisco, brasildar futbol entrenatzailea, 4-2-4aren asmatzailea (j. 1928).
- Ekainaren 24a – Ángel Nicolás Acha, paraguaitar apaiza (j. 1930).
- Ekainaren 26a – Luis Morales Oliver, Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria (j. 1895).
- Ekainaren 27a – Gunnar Malmquist, suediar astronomoa (j. 1893).
- Ekainaren 28a – Jose Saenz Garmendia, Pepe Andoain, gipuzkoar musikagile herritarra, irakasle eta musikaria (j. 1905).
- Ekainaren 29a – Pierre Balmain, frantziar moda-diseinatzailea (j. 1914).
- Ekainaren 29a – Henry King, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1886).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Josep Elias Cornet, katalanezko olerkari eta eleberrigilea (j. 1941).
- Uztailaren 1a – Antonio Soraluze, Korta, gipuzkoar aizkolaria eta idi-probalaria (j. 1912).
- Uztailaren 5a – Ramón Ormazabal, gipuzkoar politikari komunista, EPK alderdiko presidentea (j. 1910).
- Uztailaren 7a – Agustí Bartra, kataluniar olerkaria (j. 1908).
- Uztailaren 12a - Clara Lemlich, New Yorkeko ehungintzako langileen grebaren buruzagietako bat (j. 1886).
- Uztailaren 13a – Bernabe Oiarzabal, gipuzkoar margolaria (j. 1912).
- Uztailaren 16a – Patrick Dewaere, frantziar aktorea (j. 1947).
- Uztailaren 16a – Alberto Lopez-Jauregizar, bizkaitar politikaria, ETAk eraila (j. 1939).
- Uztailaren 16a – Charles Robberts Swart, Hegoafrikako azken gobernadore orokorra eta lehendabiziko presidentea (j. 1894).
- Uztailaren 18a – Roman Osipovitx Jakobson, errusiar hizkuntzalari eta filologoa (j. 1896).
- Uztailaren 23a – Hitoshi Sasaki, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1891).
- Uztailaren 25a – Harold Foster, kanadar-estatubatuar komikigilea (j. 1892).
- Uztailaren 25a – Jordi Rubió i Balaguer, kataluniar historialaria (j. 1887).
- Uztailaren 29a – Vladimir Zworikin, errusiar asmatzailea, ingeniaria eta telebistaren teknologiako aitzindaria (j. 1888).
- Uztailaren 30a – Patxi Ganborena, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1901).
- Uztailaren 31 – Severiano Goiburu, euskal herritar futbolari eta pilotaria (j. 1906).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Carla Lonzi, arte-kritikoa eta idazlea, 70eko hamarkadako feminismo italiarraren irudi nagusia (j. 1931).
- Abuztuaren 3a – Gerardo Lizarraga, nafar margolaria, marrazkigilea eta kartelgilea (j. 1905).
- Abuztuaren 12a – Henry Fonda, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Abuztuaren 13a – Charles Walters, estatubatuar zinemagilea (j. 1911).
- Abuztuaren 15a – Hugo Theorell, suediar zientzialaria, 1955eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- Abuztuaren 17a – Rafael de Diego, gipuzkoar futbolaria (j. 1944).
- Abuztuaren 17a – Ruth First, apartheidaren kontrako hego afrikar kazetari, idazle eta ekintzailea (j. 1925).
- Abuztuaren 21a – Sobhuza II.a, Swazilandiako erregea (j. 1899).
- Abuztuaren 23a – Alberto Cavalcanti, brasildar zinemagilea (j. 1897).
- Abuztuaren 23a – Stanford Moore, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (j. 1913).
- Abuztuaren 27a – Plazido Muxika, gipuzkoar hiztegigilea, euskal idazlea eta jesulaguna (j. 1906).
- Abuztuaren 29a – Ingrid Bergman, suediar aktorea (j. 1915).
Iraila
- Irailaren 1a – Ludwig Bieberbach, alemaniar matematikaria (j. 1886).
- Irailaren 3a – Cristina Valls, mallorcar aktorea, XX. mendearen lehen erdiko Mallorcako antzerkiaren bultzatzaileetako bat (j. 1901).
- Irailaren 1a – Haskell Curry, estatubatuar matematikaria (j. 1900).
- Irailaren 1a – Władysław Gomułka, poloniar politikari komunista (j. 1905).
- Irailaren 11 – Wifredo Lam, kubatar margolari eta eskultorea (j. 1902).
- Irailaren 12a – Federico Moreno Torroba, espainiar musikagilea (j. 1891).
- Irailaren 12a – Mercedes Rodrigo, psikologo eta pedagogoa, Espainian psikologian trebatu zen lehen emakumea (j. 1891).
- Irailaren 14a – Kristján Eldjárn, Islandiako 3. presidentea (j. 1916).
- Irailaren 14a – Grace Kelly, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria, Monakoko printzesa (j. 1929).
- Irailaren 22a – Jose Manuel Estonba, euskal idazlea (j. 1916).
- Irailaren 24a – Sarah Churchill, britainiar aktore eta dantzaria (j. 1914).
- Irailaren 27a – Alejandro Alberdi, donostiar musikaria, txistularia, organista, irakaslea eta zinegotzia (j. 1897).
Urria
- Urriaren 4a – Glenn Gould, kanadar musikagile eta pianojolea (j. 1932).
- Urriaren 6a – Miguel Amilibia, euskal abokatu eta politikaria (j. 1901).
- Urriaren 7a – Salvador Araneta, euskal jatorriko filipinar politikari nazionalista eta enpresaburua (j. 1902).
- Urriaren 8a – Philip J. Noel-Baker, britiainiar politikari eta atleta, 1959ko Bakearen Nobel Saria (j. 1889).
- Urriaren 9a – Anna Freud, austriar-ingeles psikoanalista, haur psikologiaren arloan egindako lanagatik ezaguna (j. 1895).
- Urriaren 14a – Víctor Ruiz Iriarte, espainiar idazle eta antzerkigilea (j. 1912).
- Urriaren 15a – Anastasio Bienzobas, euskal herritar futbolaria (j. 1913).
- Urriaren 16a – Hans Selye, austriar-hungariar medikua (j. 1907).
- Urriaren 18a – Pierre Mendès France, Frantziako lehen ministroa (j. 1907).
- Urriaren 18a – Elizabeth Virginia Wallace Truman, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1885).
- Urriaren 26a – Valerio Zurlini, italiar zinemagilea (j. 1926).
Azaroa
- Azaroaren 1a – King Vidor, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1894).
- Azaroaren 2a – Carol Dunlop, estatubatuar idazlea, itzultzailea, ekintzailea eta argazkilaria (j. 1946).
- Azaroaren 3a – E. H. Carr, britainiar historialari, diplomazialari eta kazetaria (j. 1892).
- Azaroaren 5a – Jacques Tati, frantziar zinema-zuzendaria eta aktorea (j. 1907).
- Azaroaren 6a – Shiro Teshima, japoniar futbolaria (j. 1907).
- Azaroaren 8 – Higinio Ortuzar, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1915).
- Azaroaren 10a – Leonid Brezhnev, Sobietar Batasuneko burua (j. 1906).
- Azaroaren 10a – Elio Petri, italiar zinema zuzendaria (j. 1929).
- Azaroaren 16a – Pavel Aleksandrov, errusiar matematikaria (j. 1896).
- Azaroaren 16a – Lenny Murphy, Ipar Irlandako paramilitar loialista, Shankill Butchers hiltzaile taldeko buruzagia izateagatik ospetsua, eraila (j. 1952).
- Azaroaren 19a – Erving Goffman, kanadar-estatubatuar soziologo eta idazlea, mikrosoziologiaren aitzindaritzat hartua (j. 1922).
- Azaroaren 22a – Jean Batten, zeelandaberritar hegazkinlaria, abiazioko emakume aitzindaria (j. 1909).
- Azaroaren 22a – Juan Urkizu, euskal herritar futbolaria (j. 1901).
Abendua
- Abenduaren 2a – Marty Feldman, ingeles aktore, komedia idazle eta umorista (j. 1934).
- Abenduaren 2a – Giovanni Ferrari, italiar futbolaria (j. 1907).
- Abenduaren 7a – José Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (j. 1899).
- Abenduaren 7a – José Antonio Gasca, gipuzkoar saskibaloi entrenatzailea eta Askatuak Saski-Baloi Taldearen sortzailea (j. 1936).
- Abenduaren 7a – Harry Jerome, kanadar atleta (j. 1940).
- Abenduaren 7a – George Kistiakowsky, ukrainar-estatubatuar kimikaria, lehen bonba atomikoaren lehergaiaren diseinatzailea (j. 1900).
- Abenduaren 8a – Encarnación Fuyola Miret, Espainiako Bigarren Errepublikako maistra eta Espainiako Alderdi Komunistako militantea (j. 1907).
- Abenduaren 20a – Raisa Aronova, sobietar pilotua, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuena, Sobietar Batasuneko Heroi izendatua (j. 1920).
- Abenduaren 20a – Arthur Rubinstein, poloniar pianista (j. 1887).
- Abenduaren 22a – Felix Likiniano, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen gipuzkoar buruzagi anarkista (j. 1909).
- Abenduaren 24a – Louis Aragon, frantziar poeta eta eleberrigilea (j. 1897).
- Abenduaren 24a – Juan Iruretagoiena, gipuzkoar idazle, antzerkigile eta itzultzailea (j. 1899).
- Abenduaren 26a – Tomas Agirre, Barrensoro, euskal idazlea (j. 1898).
- Abenduaren 26a – Elbira Zipitria, gipuzkoar maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria (j. 1906).
- Abenduaren 27a – Jack Swigert, estatubatuar astronauta eta militarra, Apollo 13 misioan Houston, arazo bat daukagu esaldi famatua esan zuena (j. 1931).
- Abenduaren 28a – Eugenia Zuffoli, italiar-espainiar aktore eta kantaria (j. 1897).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Kanpo estekak