Grand-Place, Brusela1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Fitxategi:Grand-place brussels WQ3.jpg Grand-Place, ezkerraldean udaletxea duena | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 857 |
Kokalekua | Belgika |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 50°50′48″N 4°21′09″E / 50.8467°N 4.3525°E |
Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Grand-Place (frantsesez ɡʁɑ̃ plas ahoskatua) edo Grote Markt (nederlanderaz ɣro.tə mɑrkt ahoskatua), euskaraz "Plaza Nagusia", Bruselako enparantza nagusia da. Gremioen eraikinez, udaletxeaz eta okinen etxeaz (frantsesez: Maison du Roi; nederlanderaz: Broodhuis) inguraturik, hiriko turismo-gune nagusia da. 68 metroko zabalera eta 110 metroko luzera ditu. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
XI mendean sortu zen merkatu batean du jatorria. 1174 urtean forum inferius (beheko merkatua) aipatzen da Senne ibaia nabigagarria izaten hasten den puntuan. Itsasontziek ekarritako gaiak lehorreratzen ziren portuan merkatal auzo bat sortu zen. XIII mendean enparantza eta Steenweg kalearen artean hiru erkatu eraiki ziren, bata Grande Boucherie (harategi handia), beste bat okinen merkatua eta hirugarrena oihalena. Brabanteko dukea zen hiruren jabea baina XIV mendean diru arazoak izan zituen eta gutxinaka Bruselako Kontseiluak bereganatu zituen.
1362 urtean Bruselak oihalen merkatu handi bat eraiki zuen plazaren beste aldean, hura baitzen hiriko industria nagusia. Honen ondoren eraikin berriak altxatu ziren enparantzaren inguruan. 1401 eta 1455 artean Bruselako udaletxea eraiki zen hiritarren boterea berretsiz. Udaletxearen parean dukeak eraikitako okinen merkatua zegoen, gerora "Erregearen etxea" izena hartuko zuena eta 1406 urtetik aurrera merkatal izaera galdu eta printzeen harrera etxe bihrutu zena. Enparantza inguratuz hiriko merkatari aberatsen etxeak eraikiz joan ziren, hasieran egurrezkoak eta XVII mendetik aurrera harriz berreraiki zirenak.
1695eko bonbaketan enparantza ia erabat suntsitu zen baina urte gutxitan berreraikia izan zen. Hurrengo bi mendetan hainbat aldaketa jasan zituen, gehienetan matxinadek sutsiketak eragin zituztelako. 1856 urtean Leopoldo I.a Belgikakoaren omenezko iturri monumentala eraiki zen enparantzaren erdian baina 1860an beste iturri batek ordezkatu zuen. Iturri berrian Lamoral eta Horns kondeen estatuak zeuden, biak ere toki horretan bertan exekutatuak izan zirenak. XIX mendearen amaieran musika kiosko gisa erabili zen.
Lehen Mundu Gerran alemaniarrek okupatu eta Bruselako udaletxeak ospitale funtzioa izan zuen eta enparantza militar zaurituez gainezka egon ohi zen. Merkatuaren plaza handiak merkatu izaera mantendu zuen 1959 arte.
2010 urtean Europako enparantza politenaren saria irabazi zuen.